Altimetria
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/altimetry
- Erantzun formatuak
- JSON, Texto
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Bai
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren altimetriaren APIa. Altimetriaren datuak Lidar sistemaren bidez lortu dira.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
coors | Koordenatu-parea, koma artean. | - | Bai |
ztype | Altitude mota, hiru daude: o (altitude ortometrikoa Alacanten), oa (altitude ortometrikoa Amsterdamen) eta e (altitude elipsoidala) | o | Ez |
srs | Koordenatuen espazio-erreferentziaren sistema (SRS), EPSG kodean adierazia. Ematen ez bada, sistemak igarriko du. SRS bateragarriak hauek dira: EPSG:4326, EPSG:25830 eta EPSG:3857. | Ez, sistemak igarriko du | Ez |
lidartype | Lidar mota, bi daude: g (ground edo lurzorua) eta f (flight edo hegaldia). | g | Ez |
year | Lidar datuak jaso diren urtea (2005, 2008, 2012 edo 2017) | 2017 | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: txt, json edo php. | txt | Ez |
Adibideak
- 1. Puntu baten altitudea, koordenatuak EPSG:25830 sisteman baina srs parametroa jarri gabe, eta erantzuna txt lehenetsita dagoen formatuan izango da. Gainontzeko parametroak lehenetsita daudenak izango dira: altitude mota, ortometrikoa Alacanten; Lidar mota, lurzorua; eta urtea, 2017.
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/altimetry?coors=582584,4797161
- 2. Puntu baten altitudea, koordenatuak EPSG:4326 sisteman baina srs parametroa jarri gabe, eta erantzuna json formatuan. Irteera json denez, gainontzeko parametroak erantzunean ikusiko dira.
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/altimetry?coors=-1.98146,43.32276&format=json
- 3. Puntu baten altitudea, z mota elipsoidala, koordenatuak EPSG:25830 sisteman adierazita, Lidar mota hegaldia, urtea 2005 eta irteera formatua json. Erantzuna json formatuan.
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/altimetry?coors=582584,4797161&ztype=e&srs=epsg:25830&lidartype=f&year=2005&format=json
Erantzuna
Erantzunaren formatua txt bada, erantzuna zenbaki bat izango da, bi hamartarrekin, eta eskatu den puntuaren altitudea adieraziko du, metrotan.
Erantzunaren fomatua txt ez bada, azalduko da honela:
Eremua | Deskribapena |
---|---|
height | Eskatu den puntuaren altitudea, metrotan. Daturik ez dagoenean erantzuna -9999 izango da (adibidez, puntua Gipuzkoako eremutik kanpo dagoenean). |
info | Altitude datuei buruzko lizentzia eta metadatuak. |
Kontuz: altitudeari buruzko daturik ez badago, altitudea -9999 balioarekin adieraziko da.