Udalerrien arteko distantzia

Tresna honen bidez, udalerrien arteko distantzia zein den jakin dezakezu. Distantzia hori errepidez egin daitekeen udaletxeen arteko ibilbiderik azkarrena da. Kalkulu hori izan daiteke Gipuzkoako udalerrien artekoa, edo Gipuzkoako udalerrien eta mugakide diren lau lurraldeetako udalerrien artekoa.

Oharra: Gipuzkoako lurralde mugakideak lau lurralde administratibo hauek dira: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak.

Distantziak kalkulatu ditugu OSRM proiektuaren tresnaren bidez, OpenStreetMap elkarlanerako ekimenaren errepide sareen datuak baliatuta. Distantzien azkeneko kalkulua 2024ko abuztuaren 8koa da, eta 180.488 distantziak kalkulatu dira.

Kontuz: Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen kalkulu horietan akatsik izango ez denik.