Gipuzkoako GNSS sarea
Estazio horiek guztiak publikoak dira, eta pribatuekin batera gure inguruko estazio sarea osatzen da. Sare horren bidez, dentsitate handiagoa duen azpiegitura batera heltzen da erabiltzailea. Eta konektazeko bide asko ditu, Gipuzkoako GNSS sareak bereak dituen datuak ematen baitizkie GNSS sare berriei, hala nola, Bizkaiakoari, Euskadikoari, Frantziako Teria-ri eta RedGAE-ri. Espainiako Geografia Institutu Nazionalaren estazioen GNSS datuak biltzen ditu, RRGG CC BY 4.0 ign.es -tik eratorriak.
Sareko estazioak Gipuzkoako edozein lekutatik gehienez ere 20 km-ra daudenez, zentimetroko doikuntza egin daiteke denbora errealean lan geodesiko eta topografikoak egiterakoan.
2005az geroztik asteroko sare-emaitzak prozesatzen ditu sareak; eta, jasotako behaketak eta denbora errealean sortutako zuzenketak monitorizatzen dira.
GNSS estazio bakoitzak RINEX formatuko datuak gordetzen ditu, eta oinarri sinpleko RTK zuzenketak igortzen ditu, CMR+, RTCM2.3 nahiz RTCM 3.0 formatutan , NTRIP protokoloa erabiliz, sare-zuzenketekin batera (NRTK): iMAX, MAX eta VRS. Estazioei buruzko informazioa lortzeko, egin klik haien kokalekuan. Irungo Bidasoa Institutuko BIDA estazioko RINEX datuak ere deskarga ditzakete erabiltzaileek.
Historia
- 1997
Gipuzkoak bere lehen GPS estazio iraunkorra ezartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiko teilatuan, GFA izenekoa. - 2005
Hirian egonik, sateliteekiko ikuspena galtzen joan da GFA estazio hori; eta, horren ordez, hiru GPS estazio berri ezartzen dira: ELGE, LAZK eta IGEL; Elgetako eta Lazkaoko udal txit gorenen laguntzari esker, eta Igeldoko Meteorologia Behatokiaren lankidetzari esker. - 2007
Ekipamendua berritu egiten da, GPS seinaleak jasotzeaz gain, GLONASSekoak ere jasotzeko. Aldi berean, beste estazio bat gehitzen da, PASA deiturikoa, AZTI zentro teknologikoak Pasaian dituen instalazioetan. - 2015
PASA estazioa EPN sarean (EUREF Permanent GNSS Network) sartzen da. Sare horrek Europako Erreferentzia Geodesikoaren Esparrua definitzen du. Inguruko EPN estazio bakarra da; hurbilen dauden EPN estazioak Ciboure, Logroño eta Santanderren daude. - 2016
Sareko lau estazioak eguneratu egiten dira Galileo eta BeiDou seinaleak jasotzeko. - 2017
2015ean, EPN Densification integratutako sareak, 3 Azterketa-Zentroren emaitza konbinatuak lortzen hasi zen - 2019
EPOS (European Plate Observing System) azpiegiturara gehitzen da sarea. - 2022
2008. urtearen erdialdetik, erabiltzaileak 286.689 aldiz konektatu dira sarera. Gipuzkoako GNSS sareak lanegun bakoitzeko 54.5 minutuko batez besteko 82.6 konexio ditu.