Edukira salto egin Nabigazio nagusira salto egin

Laguntza

Atal honetan webgune honetako tresnak erabiltzen lagunduko dizugu.


1. Bilatzaile geografikoa

2. Gipuzkoako mapen bistaratzailea

3. Geocassini, LIDAR eta Mobile Mapping datuen bistaratzailea

4. Bestelakoak


1. Bilatzaile geografikoa

Jarraitu argibide hauek zure bilaketetan zentzuzko erantzunak lortzeko.

Toponimoak

B5m-ko bilaketa zerbitzuak Gipuzkoako izen geografikoak bilatzen ditu. Bilaketa aurreratua denez, ez da beharrezkoa toponimoaren izen zuzena idaztea.

Helbideak

Gipuzkoako posta helbideak bilatzeko saiatu helbidea honela idazten: kalea zenbakia udalerria. Adibidez: Julio Caro Baroja 2 Donostia. Ezer aurkitzen ez baduzu, probatu udalerriaren izena jarri gabe.

Errepideak eta kilometro-puntuak

Errepideak bilatzeko idatzi errepidearen izena bilatzailean. Adibidez: GI-2131. Errepide bateko kilometro-puntua (KP) bilatzeko, berriz, idatzi errepidearen izena eta, jarraian, kilometro puntua. Adibidez: GI-2131 2.

Koordenatu geografikoak WGS84 (EPSG:4326)

Gipuzkoako esparruan. Idatzi latitudea eta, jarraian, longitudea. Bereizle hamartarra puntu batekin markatu behar da. Koordenatuak gradu hamartarretan edo hirurogeitarretan (gradu, minutu eta segundo) idatzi daitezke. Adibidez:
43°18'33.4"N 2°00'29.5"W
43°18'33"N 2°00'29"W
43°18'33.4"N, 2°00'29.5"W
43.31 -2.01
43.3093 -2.0082
43.3093, -2.0082

Gipuzkoako esparrua (lat min, lon min, lat max, lon max) hauxe da:
42.8969, -2.6033, 43.3953, -1.7271
42°53'48.8"N, 2°36'11.7"W, 43°23'43.0"N, 1°43'37.6"W

ETRS89 / UTM30N koordenatuak (EPSG:25830)

Gipuzkoako esparruan. Idatzi lehenik X koordenatua (6 digitu) eta, segidan, Y koordenatua (7 digitu). Bereizle hamartarra puntu batekin markatu behar da. Koordenatuak metrotan daude. Adibidez:
580435 4795638
580435, 4795638
580435,4795638
580435.23,4795638.34

Gipuzkoako esparrua (X min, Y min, X max, Y max) hauxe da:
532392, 4749442, 603083, 4805497


 

2. Gipuzkoako mapen bistaratzailea

Gipuzkoako mapen bistaratzailean Gipuzkoako mapak eta ortofotoak ikusiko dituzu, eta Gipuzkoako edozein leku geografikori buruzko informazioa izango duzu.

Nola erabili jakiteko, jarraitu YouTubeko erreprodukzio zerrenda honetan jarri ditugun argibideei:



 

3. Geocassini, LIDAR eta Mobile Mapping datuen bistaratzailea

Geocassini plataforma bat da datu geoespazialak kudeatzen dituena. Plataforma horrek 3D bistaratzaile bat du, zeinean 3D neurketak egin baitaitezke LIDAR eta Mobile Mapping puntu eta irudi-hodeien gainean. Horren harira, Gipuzkoako mapen bistaratzaileko lauki-sare bidezko deskarga tresna erabiltzen baduzu eta deskargatu nahi duzun fitxategia LIDAR edo Mobile Mapping datuak badira, datu horiek bistaratu eta neurtu ditzakezu Geocassini 3D bistaratzailearen bidez.

Geocassini 3D bistaratzailera joateko, klikatu deskargaren leihoaren azpian azaltzen den Geocassini izeneko estekan, azpiko irudian ikus dezakezun bezala:

Geocassini esteka mapen bistaratzailean
Geocassini esteka mapen bistaratzailean

Tresna horren xehetasunak ikasi nahi izanez gero, esteka honetan duzu Geocassini 3D bistaratzailearen dokumentazioa.


 

4. Bestelakoak

PDF dokumentuak bistaratzea

Webgune honetako PDF fitxategiak bistaratzeko PDF bistaratzailea eduki behar duzu.