Deskargak

Deskargatu kartografia, ortofotoak edo LIDAR   Deskargatu airetiko argazkiak


Gipuzkoako kartografia, ortofotoak, LIDAR datuak edo airetiko argazkiak deskargatu nahi badituzu, klikatu goiko botoiren batean.

Deskarga mota hauek daude eskuragarri:

1. Ortofotoak

2. Oinarri topografikoa

3. Oinarri altimetrikoa

4. BTA

5. LIDAR

6. Mobile mapping

7. 1:5.000 mapak

8. 1:5.000 ortofotomapak

9. Airetiko argazkiak


1. Ortofotoak

1946 eta 2022 urteen arteko ortofotoak daude eskuragarri, 5x5 km-ko lauki-sare batean banatuak.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

2022_MSIV_jpg.zip

A_B_C.D

A: ortofotoaren urtea.

B: 5x5 km-ko laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (585,1 kB, PDF formatua).

C: ortofotoaren formatua (ECW edo JPG).

D: deskarga fitxategiaren formatua (ZIP).

Datuen espazioko erreferentzia-sistema ETRS89 UTM30N (EPSG:25830) da.

Ortofoto bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke. Metadatuak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak ez direnean, dagokion erakundearen webgune orokorrera joko dute.


 

2. Oinarri topografikoa

Gipuzkoako kartografiaren oinarri topografikoa eskuragarri dago, 5x5 km-ko lauki-sare batean banatua eta DXF formatuan.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

MSIV-c.zip

A-B.C

A: 5x5 km-ko laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (585,1 kB, PDF formatua).

B: kartografia mota, «c» oinarri topografikoari dagokio.

C: deskarga fitxategiaren formatua (ZIP).

Datuen espazioko erreferentzia-sistema ETRS89 UTM30N (EPSG:25830) da.

Eskuragarri dauden fitxategi guztiak esteka honetan dituzu.

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.


 

3. Oinarri altimetrikoa

Aurreko atalean bezala, Gipuzkoako kartografiaren oinarri altimetrikoa eskuragarri dago, 5x5 km-ko lauki-sare batean banatua eta DXF formatuan. Oinarri altimetriko hori hiru dimentsiotan dago; x, y eta z koordenatuak baititu.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

MSIV-alt3D.zip

A-B.C

A: 5x5 km-ko laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (585,1 kB, PDF formatua).

B: kartografia mota, «alt3D» oinarri altimetrikoari dagokio.

C: deskarga fitxategiaren formatua (ZIP).

Datuen espazioko erreferentzia-sistema ETRS89 UTM30N (EPSG:25830) da.

Eskuragarri dauden fitxategi guztiak esteka honetan dituzu.

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.


 

4. BTA

BTA formatuaren bidez beste modu bat duzu Gipuzkoako kartografia eskuratzeko. BTA siglak Base Topografiko Harmonizatuari dagozkio (Base Topográfica Armonizada), eta Espainiako Gobernuaren Kontseilu Geografiko Nagusiak garatu du (Consejo Superior Geográfico). Esteka honetan aurkituko duzu formatu horri buruzko informazio gehiago.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

MSIV-BTA.zip

A-B.C

A: 5x5 km-ko laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (585,1 kB, PDF formatua).

B: kartografia mota, «BTA» Base Topografiko Harmonizatuari dagokio.

C: deskarga fitxategiaren formatua (ZIP).

Datuen espazioko erreferentzia-sistema ETRS89 UTM30N (EPSG:25830) da.

Eskuragarri dauden fitxategi guztiak esteka honetan dituzu.

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.


 

5. LIDAR

LIDAR altimetria eta batimetria datuak ditugu eskuragarri. Altimetriaren kasuan urte hauetakoak dira: 2005, 2008, 2012 eta 2017. Batimetriaren kasuan, berriz, 2008koak dira datuak.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

LR30_08_su_ed_xyz.zip

A_B_C_D_E.F

A: 1x1 km-ko laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (7,5 MB, PDF formatua).

B: urtea (20xx)

C: eredu-mota:

  • su: lur-eredua.
  • vu: hegaldi-eredua.
  • ba: LIDAR batimetrikoa.
  • LAS datuek ez dute eredu-motarik.

D: datuen tratamendua:

  • au: prozesaketa automatikoa.
  • ed: prozesaketa eskuzko edizioarekin.
  • ed1: prozesaketa eskuzko edizioarekin (geoEuskadi, Eusko Jaurlaritza).

E: datuen formatua:

  • xyz: ASCII formatua, ereduaren puntu bakoitzeko XYZ koordenatuekin.
  • asc: ArcInfo ASCII Grid formatua. Erne: formatu honek «.» (puntua) karakterea erabiltzen du bereizle gisa.
  • LAS datuek ez dute formatu markarik.

F: fitxategiaren formatua:

  • laz: LAS, LIDAR datu-trukerako formatu estandar bitarra.
  • zip: ZIP

.xyz eta .asc fitxategiak, eta *_RedNAP08.laz fitxategiak: altuera ortometrikoa IGNren EGM08_REDNAPren bidez lortuta.

*.laz fitxategiak: altuera elipsoidala.

Datuen bereizmena 1 m²-koa da.

Datuen espazioko erreferentzia-sistema ETRS89 UTM30N (EPSG:25830) da.

Eskuragarri dauden fitxategi guztiak esteka honetan dituzu.

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke. Metadatuak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak ez direnean, dagokion erakundearen webgune orokorrera joko dute.


 

6. Mobile mapping

Mobile mapping datuak ere ditugu deskargatzeko. Datu horiek 2012., 2019. eta 2022. urtekoak dira.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

MR79_19_mo.zip
MR79_19_mo_RedNAP08.zip

A_B_C_D.E

A: 1x1 km-ko laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (7,5 MB, PDF formatua).

B: urtea (20xx)

C: eredu-mota:

  • mo: Mobile mapping.

D: altuera mota:

  • Daturik gabe: altuera elipsoidala
  • RedNAP08: altuera ortometrikoa IGNren EGM08_REDNAPren bidez lortuta.

E: deskarga fitxategiaren formatua: ZIP.

Datuen bereizmena 1 m²-koa da.

Datuen espazioko erreferentzia-sistema ETRS89 UTM30N (EPSG:25830) da.

Eskuragarri dauden fitxategi guztiak esteka honetan dituzu.

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.


 

7. 1:5.000 mapak

Paperezko 1:5.000 eskalako mapa historikoak, irudi moduan deskargatzeko prest.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

89-1.jpg

A.B

A: 1:5.000 maparen laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (1,5 MB, PDF formatua).

B: irudiaren formatua (ECW edo JPG).

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.


 

8. 1:5.000 ortofotomapak

Paperezko 1:5.000 eskalako ortofotomapak, 1985. urtekoa eta irudi moduan deskargatzeko prest.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

89-1.jpg

A.B

A: 1:5.000 ortofotomaparen laukiaren izena. Lauki-sarea duzu hemen (1,5 MB, PDF formatua).

B: irudiaren formatua (ECW edo JPG).

Fitxategi bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.


 

9. Airetiko argazkiak

1954 eta 2016 arteko airetiko argazkiak dira, irudi formatuan. Irudi hauek ez daude geoerreferenziatuta. Era berean, kontuan izan argazki-sorta batzuk partzialak direla eta ez dutela Gipuzkoa osoa hartzen.

Argazki horiek eskuratzeko Gipuzkoako mapen bisorea erabil dezakezu, esteka honetan.

Bestalde, irudien kokapena ez da lauki-sare baten arabera, eta tamaina eta kokapen askotarikoak dira.

Fitxategien deskribapena hauxe da:

1988b_vp02f0164.jpg
1993_fp14f9178.jpg
1996a_74p01f8105.jpg

AB_CpDfE.F

A: argazkiaren urtea.

B: urtearen aldaera (baliteke urte batean kanpaina bat baino gehiago egotea).

C: argazki-sorta baten pasaldiaren aurreko kodea.

p: pasaldia.

D: pasaldiaren kodea.

f: fotograma.

E: fotogramaren kodea.

F: irudiaren formatua (ECW edo JPG).

Argazki bakoitzaren xehetasunak metadatuen estekan ikus daitezke.