Erabilerraztasuna
Honako webgune hau (b5m.gipuzkoa.eus) egiterakoan hainbat neurri hartu dira irisgarritasuna hobetzeko.
Irisgarritasunari buruzko adierazpen hau b5m.gipuzkoa.eus webguneari aplikatzen zaio, hainbat tresna erdiautomatikoren bidez irisgarritasuna eskuz aztertu ondoren.
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, ondoren aipatzen diren salbuespenak eta adostasunik eza direla eta.
Erabilerraza ez den edukia
Ondoren aipatzen den edukia ez da erabilerraza, honako arrazoi hauengatik:
-
Ez datoz bat Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 2.1 erabilerraztasun eskakizunekin
- Inprimakiak: badira akatsak identifikatzeko irizpideak betetzen ez dituzten web inprimakiak (3.3.1 eskakizuna), akatsen aurreko iradokizunak (3.3.3 eskakizuna), teklatu bidezko nabigazioa (2.1.1 eskakizuna) eta teklatuaren ageriko fokua (2.4.7 eskakizuna).
- Kolorea eta estiloak: web orriren batean badira kolorearen kontraste minimoa betetzen ez duten elementuak (1.4.3 eskakizuna), testuaren egokitzea (1.4.10 eskakizuna) eta testuaren tartea (1.4.11 eskakizuna).
- Testuak eta estekak: web orriren batek ez du etiketa deskribatzailerik duen estekarik (2.4.6 eskakizuna).
- Webguneko orriren batean edizio-akatsak egon daitezke.
-
Neurriz kanpoko karga
Ez dagokio.
-
Aplikatu beharreko legeriaren eremuan sartzen ez den edukia
Aplikazio eremutik kanpo geratzen dira mapen eta lineako kartografiaren zerbitzuak.
Badago erabilerraztasun eskakizun guztiak betetzen ez dituzten PDF formatuan edo bestelako formatuetan dagoen fitxategirik:
- XML
- CSV
- ECW
- DBF
- PRJ
- SHP
- KML
- GeoJSON
- SHX
- DXF
- LAZ
- XYZ
- ASC (ArcInfo ASCII Grid)
Webgunearen irisgarritasuna hobetzeko jarduerak
- Teklatuaren bidezko nabigazioa optimizatu da, sartzeko teklarik erabilita eta tabuladorearen bidezko nabigatzeko tekla erabilita.
- Edukiaren antolaketa ulertzen laguntzen duen web mapa bat ezarri da.
- Javascript aktibatu gabe webgunearen funtzionamendu egokia bermatu da.
- Goiburuen ordena hierarkiko zuzena errespetatu da.
- ARIA Live Regions rolak erabili dira lagundutako teknologiek Javascript bidez jakinarazi ahal izateko edukia aldatuz gero.
- Irudietan ordezko testuak erabili dira.
- Bypass Blocks-ak erabili dira teklatuarekin nabigatzen duten pertsonek zuzenean edukira jauzi egin dezaten.
- Webgunea Responsive moduan ikusteko diseinatuta dago; hortaz, ezin hobeto ikusten da tabletetan eta mugikorretan.
Lasterbide bizkorreko teklak
Lasterbide tekla hauek ezarri dira:
1: Kontaktua
2: Bilatzailea
4: Edukira jauzi
5: Menu nagusia
7: Laguntza
9: Web mapa
0: Orri nagusia
Erabilerraztasun adierazpen hau prestatzea eta berrikustea
- Prestaketa: 2020ko azaroaren 11n.
- Azken berrikuspena: 2021ko urriaren 19an.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Erabilerraztasun eskakizunei buruzko jakinarazpenak
Erabilerraztasun eskakizunei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), adibidez:
- Webgune honek egin dezakeen edozein ez betetzeren berri ematea.
- Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk transmititzea.
- Webgunearen erabilerraztasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobetzeko iradokizun egitea.
Jakinarazpenak harremanetarako formulario honen bidez egin ditzakezu.