Edukira salto egin Nabigazio nagusira salto egin

Hondoratzeen detektatzea

Gipuzkoako hondoratzeen azterketa bat egin da PSI (Persistent Scatterer Interferometry) teknikekin, ESAren SENTINEL-1 A/B sateliteen SAR irudietatik abiatuta, 30 x 30 m-ko espazio-bereizmenarekin eta 4.6 urteko denbora-bereizmenarekin (2016-2020). Azterlana hiriguneetan oinarritzen da eta Gipuzkoako azalera osoaren % 10 inguru da. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu beste dokumentu hau.

Azaleko mugimenduen azterketa honen emaitzak (bertikalak zein horizontalak) bisorean ikus ditzakegu (eraikuntza prozesuan). Datozen urteetan datu gehiago eguneratzen jarraitzea aurreikusten da, denborazko seriearekin jarraituz.

Gainera, Europa mailan, EGMSk ere bere bisorea kontsultatzeko aukera ere eskaintzen du, gutxi gorabehera 100 x 100 m-ko bereizmenarekin.

Azpimarratu behar da datu hauek tentuz hartu behar direla, presazko ondoriorik atera gabe. Gainazaleko mugimendu posible hauek mugimenduak detektatzeko beste prozedura batzuekin baieztatu behar dira, bertatik bertara.