Sateliteen bidezko nabigazio sistemak (GNSS izenekoak, eta haien artean GPSa ) ahalbidetu digu eskema geodesiko zaharra gainditzea. Aipatutako eskema bi erreferentzia-eredutan oinarrituta zegoen: planimetria osagarrian (sare geodesikoa) eta altimetria osagarrian (nibelazio sarea), biak ere era autonomoan zehazten zirenak; era horretan, hiru dimentsioko erreferentzia-eredu bakarra defini zezakeen lehengo sistemak. Gehiegizko zehaztasunik galdu gabe, GPS garaiera (WGS84 elipsoideari dagokiona) garaiera ortometrikoarekin (itsasoaren batez besteko mailari dagokiona) lotu daiteke, beste osagarri geodesiko bat gehituta: grabitatea.
Erreferentzia egonkorreko azpiegitura geodesiko bat mantentzeko beharrezkoa da, bestalde, denbora aldagaia gehitzea, lurrazaleko plaka kontinentalen lerradurak direla-eta (Europa urteko 3 cm urruntzen da Amerikatik). 2002. urtean Gipuzkoako Foru Aldundian hasitako proiektu geodesikoaren bidez erdietsi nahi den helburua lau dimentsioko azpiegitura geodesikoaren doitasuna handitzea, trinkotzea eta mantentzea da, azpiegitura hori egun Europako Erreferentzia Geodesikoaren (ETRS89) eta Erreferentzia Geodesiko globalaren (ITRF2005) sistemen tokiko trinkotze gisa ulertuta.
Beti izango dira ongi etorriak beren datuak edo esperientziak partekatu nahi dituzten administrazio edo partikular guztiak, Gipuzkoako Azpiegitura Geodesikoak aintzakotzat hartu behar baititu erabiltzaileen beharrak.