Udalerrien arteko distantzia
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni
- Erantzun formatuak
- JSON
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Bai
API honen helburua da udalerrien arteko distantziak eta ibilbideak kontsultatzea. Ibilbide horiek errepidez egin daitezken udaletxeen arteko ibilbiderik azkarrenak dira. Udalerrien arteko distantziak kalkulatzeko hiru egoera mota kontuan hartu dira:
1. Gipuzkoa - Gipuzkoa
Gipuzkoako edozein udalerritatik abiatuta, Gipuzkoako edozein beste udalerri batera iritsita.
2. Gipuzkoa - Lurralde mugakidea
Gipuzkoako edozein udalerritatik abiatuta, eta Gipuzkoarekiko lurralde mugakide baten edozein udalerri batera iritsita.
3. Lurralde mugakidea - Gipuzkoa
Gipuzkoarekiko lurralde mugakide baten edozein udalerri batera abiatuta, eta Gipuzkoako edozein udalerri batera iritsita.
Oharra: lurralde mugakideak dira Gipuzkoako mugakide diren lau lurralde administratiboak; hau da, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak.
APIa gauzatzeko hiru eskaera mota daude: lurraldea, udalerria eta ibilbidea. Eskaera mota hori type parametroaren bidez adieraziko da.
1. Lurraldea
Eskaera mota honetan, onartutako lurraldearen zerrenda erakutsiko da. Gipuzkoa ez den lurraldea lurralde mugakidetzat hartuko da.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
type | Eskaera mota. Kasu honetan: lurraldea | - | Bai |
lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
region | Lurraldearen izena edo kodea (GFA_codregion). | - | Ez |
sort | Erantzunaren ordena: lurraldea (lehenetsia) edo kodea | lurradea | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json edo xml. Lehenetsia json izango da. | json | Ez |
Adibideak
- 1.1. Onartutako lurraldeen zerrenda
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=lurraldea&lang=eu
- 1.2. Lurralde baten aukeraketa (Gipuzkoa), izenaren eta kodearen bidez
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=lurraldea®ion=gipuzkoa&lang=eu
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=lurraldea®ion=001&lang=eu
Erantzuna
Eremua | Deskribapena |
---|---|
GFA_codregion | Lurraldearen kodea. |
region | Lurraldearen izena. |
2. Udalerria
Eskaera hau udalerrien izenak eta kodeak jasotzeko erabiltzen da.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
type | Eskaera mota. Kasu honetan: udalerria | - | Bai |
lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
municipality | Udalerriaren izena edo kodea. | - | Ez |
region | Lurraldearen izena edo kodea (kodea lortzeko ikusi 1. atala). | - | Ez |
sort | Erantzunaren ordena: udalerria (udalerriz ordenatuta) edo lurraldea (lurraldez ordenatuta). | lurradea | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json edo xml. Lehenetsia json izango da. | json | Ez |
Adibideak
- 2.1. Udalerri guztien zerrenda, lurraldez ordenatuta
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=udalerria&sort=lurraldea&lang=eu
- 2.2. Gipuzkoako udalerrien zerrenda
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=udalerria®ion=gipuzkoa&lang=eu
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=udalerria®ion=001&lang=eu
- 2.3. ¿irun¿ testuarekin hasten diren udalerrien zerrenda, udalerriz ordenatuta
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=udalerria&municipality=irun&sort=udalerria&lang=eu
Erantzuna
Eremua | Deskribapena |
---|---|
GFA_codmunicipality | Udalerriaren kodea. |
municipality | Udalerriaren izena. |
GFA_codregion | Lurraldearen kodea. |
region | Lurraldearen izena. |
3. Ibilbidea
Udalerrien arteko ibilbidea eta distantzia lortzeko eskaera.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
type | Eskaera mota. Kasu honetan: ibilbidea | - | Bai |
lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
municipality1 | Ibilbidearen jatorriaren udalerriaren izena edo kodea (kodea lortzeko ikusi 2. atala). | - | Bai |
municipality2 | Ibilbidearen helmugaren udalerriaren izena edo kodea (kodea lortzeko ikusi 2. atala). | - | Ez |
region1 | Ibilbidearen jatorriaren lurraldearen izena edo kodea (kodea lortzeko ikusi 1. atala). | - | Ez |
region2 | Ibilbidearen helmugaren lurraldearen izena edo kodea (kodea lortzeko ikusi 1. atala). | - | Ez |
sort | Erantzunaren ordena: aurreneko lau eremuen konbinazioa onartzen da, komaz banatuta. Adibidez: municipality1,region1 (jatorrizko udalerriz eta lurraldez ordenatzeko, alegia). | - | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json edo xml. Lehenetsia json izango da. | json | Ez |
Oharra: erantzun zehatzagoa lortu aldera, kodea erabiltzea gomendatzen dugu parametro hauetan: municipality1, municipality2, region1 eta region2.
Adibideak
- 3.1. Bi udalerri batzuen arteko distantzia eta ibilbidea, udalerrien kodeak erabilita
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=ibilbidea&municipality1=0069&municipality2=2028&lang=eu
- 3.2. Gipuzkoako udalerri batetik abiatuta, Gipuzkoako gainontzeko udalerriekiko distantziaren eta ibilbidearen zerrenda (izenak erabilita)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=ibilbidea&municipality1=eibar®ion2=gipuzkoa&lang=eu
- 3.3. Gipuzkoako udalerri batetik abiatuta, Bizkaiko udalerriekiko distantziaren eta ibilbidearen zerrenda (izenak erabilita)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=ibilbidea&municipality1=aduna®ion2=bizkaia&lang=eu
- 3.4. Lurralde mugakide den udalerri batetik abiatuta, Gipuzkoako udalerriekiko distantziaren eta ibilbidearen zerrenda (izenak erabilita)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=ibilbidea&municipality1=bayonne®ion2=gipuzkoa&lang=eu
- 3.5. Araba lurralde mugakideko udalerri guztietatik abiatuta, Gipuzkoako udalerri guztiekiko distantziaren eta ibilbidearen zerrenda (izenak erabilita)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/distancemuni?type=ibilbidea®ion1=araba®ion2=gipuzkoa&lang=eu
Erantzuna
Eremua | Deskribapena |
---|---|
b5mcode | Ibilbidearen b5m kodea. |
map_link | Ibilbidearen mapa ikusteko esteka. |
GFA_codmunicipality1 | Irteerako udalerriaren kodea. |
municipality1 | Irteerako udalerriaren izena. |
GFA_codregion1 | Irteerako lurraldearen kodea. |
region1 | Irteerako lurraldearen izena. |
GFA_codmunicipality2 | Helmugako udalerriaren kodea. |
municipality2 | Helmugako udalerriaren izena. |
GFA_codregion2 | Helmugako lurraldearen kodea. |
region2 | Helmugako lurraldearen izena. |
distance | Ibilbidearen distantzia (kilometrotan). |
date | Ibilbidearen kalkuluaren data (UUUU-HH-EE). |
Ibilbidearen kalkulua
Ibilbideen kalkuluak OSRM proiektuaren makina analitikoarekin egin dira, zeinak OpenStreetMap elkarlanerako ekimenaren datuak baliatzen baititu.
Kontuz: Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen kalkulu horietan akatsik izango ez denik.