Udal mugak
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries
- Erantzun formatuak
- JSON, XML, PHP
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Bai
API honen bidez, udal mugen inbentarioa ikus dezakezu, mugalerroen arabera antolatuta; mugalerroa eta bere mugarri bakoitza kokatu; mugaketa egiteko eta mugarriak ezartzeko administrazio akta ikusi; udal edo enklabe bakoitzaren mugakide diren udalak zerrendatu; eta abar.
Kontuan hartu administrazio akta batek zehazten duela bi udalerrien arteko mugalerro bat. Administrazio akta batean mugarri batzuk deskribatzen dira, eta mugarri horien arteko loturek finkatzen dute udalerrien arteko mugalerroa.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
q | Bilatu beharreko udalerriaren edo enklabearen izena (ez bada zehazten, azalduko da udal mugen inbentario osoa). Bilaketa adimentsua da, izen zehatza ez da zertan idatzi. Halaber, id_enclave kodearen bidez ere bila daiteke. | - | Ez |
lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json, xmledo php. Lehenetsia json izango da. | json | Ez |
Adibideak
- 1. Udal mugen inbentario osoa
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries
- 2. Zarautz eta bere enklabeen udal mugak
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries?q=zarautz
- 3. Arrasateko udal mugak euskaraz
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries?q=arrasate&lang=eu
- 4. Arrasateko udal mugak gaztelaniaz (Mondragón, beraz)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries?q=mondra&lang=eu
- 5. Udalerriaren edo enklabearen izenean ¿zuma¿ testua duten udal mugen zerrenda
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries?q=zuma
- 6. Bilaketa id_enclave kode batez
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/boundaries?q=113852
Erantzuna
Eremua | Deskribapena |
---|---|
id_enclave | Enklabearen identifikazio kodea. |
enclave1 | Bilatutako enklabearen izena (edo udalerriaren izena, udalerriak enklabe bat besterik ez badu). |
municipality1 | Bilatutako udalerriaren izena. |
territory1 | Bilatutako lurraldearen izena. |
agreements | Bi udalerrien arteko muga zehaztuta dago administrazio akta (agreement) baten bidez. Hemendik aurrera, administrazio aktei buruzko informazioa. Informazio hori habiaratuta dago. |
id_agreement | Administrazio aktaren identifikazio kodea. |
enclave2 | Bigarren enklabearen izena (udalerriaren izena, udalerriak enklabe bat besterik ez badu). |
municipality2 | Bigarren udalerriaren izena. |
territory2 | Bilatutako bigarren lurraldearen izena. |
agreement | Administrazio akta ikusteko esteka. |
agreement_file_type | Administrazio aktaren fitxategi mota. |
agreement_link_type | Administrazio aktaren esteka mota: 0 (barrukoa)|1 (kanpokoa) |
agreement_size_kb | Administrazio aktaren fitxategiaren tamaina (kB). |
fieldlog | Administrazio landa-koadernoa ikusteko esteka (PDF dokumentu bat). |
fieldlog_file_type | Administrazio landa-koadernoaren fitxategi mota. |
fieldlog_link_type | Administrazio landa-koadernoaren esteka mota: 0 (barrukoa)|1 (kanpokoa) |
fieldlog_size_kb | Administrazio landa-koadernoaren fitxategiaren tamaina (kB). |
comment | Administrazio aktari buruzko iruzkina. |
map_link | Administrazio aktak zehazten duen bi udalerrien arteko mugaren mapa. |
number_of_boundarystones | Bi udalerrien arteko mugan dagoen mugarri (boundary stone) kopurua. |
boundarystones | Bi mugarrien arteko lotura adierazten du nondik doan mugalerroa. Hemendik aurrera, habiaratuta, bi udalerriren arteko mugalerroen mugarrien informazioa. |
id_boundarystone | Mugarriaren identifikazio kodea. |
number | Mugarriaren ordena administrazio aktaren baitan. |
type | Mugarri motaren kodea. |
type_name | Mugarri motaren izena. |
accuracy | Mugarriaren kokapenari buruzko doitasun kodea. |
accuracy_name | Mugarriaren kokapenari buruzko doitasunaren informazioaren izena. |
accuracy_description | Mugarriaren kokapenari buruzko doitasun informazioaren deskribapena. |
location | Mugarriaren kokapenari buruzko informazio toponimikoa. |
comment | Mugarriari buruzko iruzkina. |
relationship | Aurreko mugarriarekiko harremana. |
relationship_comment | Aurreko mugarriarekiko harremanari buruzko iruzkina. |
map_link | Mugarriaren kokapen mapa. |