Datu multzoak

Baliabideari buruzko informazioa

URL
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets
Erantzun formatuak
JSON, XML, PHP
Autentifikazioa
Ez
Ratio mugatua
Bai

Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegiturak eskuragarri jarri ditu datu geografiko multzo batzuk, zure proiektuetan eta aplikazioetan erabil ditzazun. API honen bidez ere baduzu aukera datu horien informazioa kontsultatzeko eta deskargatzeko.

Datu multzok hainbat formatutan daude: CSV, Shapefile, KML, etab. Gure lege oharrean dituzu erabilera baldintzak.

Eskaeraren parametroak

Parametroa Deskribapena Lehenetsia Beharrezkoa
q Bilatu nahi duzun datu multzoaren izena (ez bada zehazten, inbentario osoa azalduko da). Bilaketa adimentsua da, ez da zertan idatzi izen zehatza. Halaber, id_dataset kodearen bidez ere bila daiteke. - Ez
lang Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. eu Ez
sort Sailkapena. Datu multzoen sailkapena eremuen bidez. Eremuak komaz bereizita jarri beharko dira. Eremu hauek onartzen dira: id_dataset, order, name, description, author, dataset_type, creation_date eta update_date. - Ez
order Sailkapenaren ordena: asc (goranzko), desc (beheranzko). - Ez
format Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json edo xml. Lehenetsia json izango da. json Ez

Adibideak

1. Datu multzoen inbentario osoa
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets
2. Datu multzoen inbentario osoa; gaztelaniaz eta izenez sailkatuta
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets?sort=name&lang=es
3. Datu multzoen inbentario osoa; ingelesez, izenez sailkatuta eta beheranzko ordenarekin
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets?sort=name&order=desc&lang=en
4. Datu multzoen inbentario osoa, datu multzoen motaz sailkatuta
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets?sort=dataset_type
5. udal hitza duten datu multzoak (euskaraz)
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets?q=udal&lang=eu
6. muni hitza duten datu multzoak (gaztelaniaz)
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets?q=muni&lang=es
7. id_dataset kodearen bidezko bilaketa
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/datasets?q=1

Erantzuna

Eremua Deskribapena
id_dataset Datu multzoaren (dataset) identifikazio kodea.
order Guk proposatu dugun datu multzoen sailkapen ordena.
name Datu multzoaren izena.
description Datu multzoaren deskribapena.
author Datu multzoaren egilea.
dataset_type Datu multzoaren mota.
creation_date Datu multzoaren sortze data.
update_date Datu multzoaren eguneratze data.
legal_info_link Datu multzoaren erabileraren informazio legala.
metadata_link Datu multzoaren metadatuak.
map_link Datu multzoaren mapa ikusteko esteka.
table_link Datu multzoaren taula ikusteko esteka.
files Datu multzo bateko eskuragarri dauden fitxategiak.
id_file Fitxategiaren identifikazio kodea.
extension Fitxategiaren luzapena.
file_type Fitxategiaren mota.
file_size_kb Fitxategiaren tamaina (kB).
file_link Fitxategia deskargatzeko esteka.
inspire_services Datu multzo bateko eskuragarri dauden INSPIRE zerbitzuak.
id_service INSPIRE zerbitzuaren identifikazio kodea.
service_type INSPIRE zerbitzuaren mota.
service_link INSPIRE zerbitzua eskuratzeko esteka.
service_metadata_link INSPIRE zerbitzuaren metadatuen esteka.