Bilatzaile geografikoaren APIa
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2
- Erantzun formatuak
- JSON, XML
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Bai
API honen bidez, Gipuzkoako toponimia eta posta helbideak bila ditzakezu. B5m-ko bilatzaile geografikoak API hau erabiltzen du bilatzaile eta direktorio geografikoetan.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
q | Bilatu beharreko izen geografikoa (toponimikoa) edo posta helbidearen izena. Izen hauek onartzen dira, besteak beste: udalerrien izenak, kaleen izenak, izen toponimikoak (mendiak, errekak, ibaiak, lekuak...) eta abar. | - | Ez |
lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
start | Jauzi egin beharreko erantzunen kopurua. | 0 | Ez |
rows | Bilaketaren erantzunen kopurua, start parametroaren ondoren. | 1000000 | Ez |
city | Udalerriaren izena edo udalerriaren kodea. | - | Ez |
street | Kalearen izena edo kalearen kodea (city parametroa ere jarri behar da). | - | Ez |
riverbasin | Arro hidrografikoaren izena. Arro horren elementu hidrografikoak bilatuko ditu. | - | Ez |
road | Errepidearen izena. Errepidea bilatuko du. | - | Ez |
addr | Posta helbideak besterik ez (addr=1). Honen baliokidea da: type=posta_helbidea. | 0 | Ez |
viewbox | Bilaketa leiho geografiko batean mugatzeko. Parametroen formatua: [longitude_minimoa,latitude_maximoa,longitude_maximoa,latitude_minimoa], EPSG:4326 koordenatu sisteman. | - | Ez |
pt | Leiho geografikoa erabiliz gero, badugu aukera bilaketa erdigune puntu batetik abiatzeko. Horrela, emaitza erdigunearekiko distantziaren arabera ordenatuko da. Parametroaren formatua: [latitudea,longitudea], EPSG:4326 koordenatu sisteman. | - | Ez |
dist | Bilaketaren distantzia, kilometrotan, pt parametroaren puntutik abiatuta. | 80 | Ez |
b5m_id | Bilaketa b5m kodea erabilita. | - | Ez |
sort | Bilaketa librean (q parametroa), emaitzen ordena izenaren arabera, bilaketaren antzekotasuna aintzat hartuta. Aukerak: [asc|desc]. | asc | Ez |
nor | Emaitzaren sailkapen normalizatua, ehunekoan. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
numfound | Bilaketaren emaitza-kopurua besterik ez. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
types | Bilatu beharreko elementu-moten zerrenda bakarrik. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
type | Zehaztutako elementu-motaren gainean egingo da bilaketa. Mota horrek types parametroaren zerrendako edukietako bat izan behar du. | 0 | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json, xml edo php. | json | Ez |
Adibideak
- 1. Bilaketa arrunta
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2?q=txindoki
- 2. Bilaketa arrunta, baina leiho geografiko baten barruan (viewbox) eta puntu geografiko batetik abiatuta (pt)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2?q=txindoki&viewbox=-2.02 43.40 -1.07 43.24&pt=43.30,-2.02
- 3. Bilaketa arrunta, leiho geografiko baten barruan (viewbox), puntu geografiko batetik abiatuta (pt) eta bilaketaren distantzia zehaztuta (dist)
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2?q=txindoki&viewbox=-2.02 43.40 -1.07 43.24&pt=43.30,-2.02&dist=10
- 4. Posta helbide baten bilaketa
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2?q=claudio anton luzuriaga 3
- 5. Errepide baten bilaketa
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2?q=gi-2131
- 6. Errepide bateko kilometro-puntu baten bilaketa
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2?q=gi-2131 2
Erantzuna
Eremua | Deskribapena |
---|---|
boundingbox | Multzo geografiko baterako gutxieneko mugaketaren koadroa (Minimum Bounding Box). |
postcode | Posta kodea (posta helbide bat bada). |
door_number | Atari zenbakia (posta helbide bat bada). |
distance | Elementuaren distantzia bilaketaren erdigunetik (pt parametroa). |
importance | Elementuaren garrantzia bilaketaren emaitzan. Zenbaki bat da, eta zenbat eta handiago izan, orduan eta garrantzi handiagokoa izango du elementuak. |
b5m_id | Elementu geografikoaren b5m kodea. |
GFA_code1 | Elementu geografikoaren GFA kode 1. |
GFA_code2 | Elementu geografikoaren GFA kode 2. |
GFA_id | Elementu geografikoaren GFA identifikatzailea. |
GFA_idcarre | Elementu geografikoaren GFA identifikatzailea (errepide bat bada). |
display_name | Elementu geografikoaren izena, eskaera egin den hizkuntzan (lang). |
type | Elementu geografikoaren mota. |
road | Errepidearen izena, Kilometro Puntu (KP) bat bada. |
KP | Errepidearen KPa. |
way | KPren norabidea errepidearen baitan. |
description | Elementu geografikoaren deskribapena (errepide bat bada). |
city | Udalerriaren izena. |
street | Kalearen izena. |
lon | Elementu geografikoaren zentroaren longitudea. |
lat | Elementu geografikoaren zentroaren latitudea. |
map_link | Elementu geografikoa b5m-ko mapan ikusteko URLa. |