WMS
OGCren (Open Geoespatial Consortium) estandarra (ISO 19128).
Datu espazialen mapak eratzen ditu, era dinamikoan, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituran gordetako informazio espazialean oinarrituta. Estandar honek maparen definizio hau ematen du: geografiari buruzko informazioaren irudikapena da, irudien formatu estandarrean (PNG, GIF, JPEG, eta abar).
Zerbitzu hauek erabil ditzakezu Gipuzkoako mapak eta ortofotoak zure bisorean edo GIS programan ikusteko.
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WMS zerbitzuetara joateko estekak hauek dira:
Mapak
https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wms/gipuzkoa_map_wms?service=wms&request=getcapabilities
Ortofotoak
https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wms/gipuzkoa_ort_wms?service=wms&request=getcapabilities
Hiri-ortofotoak 1:2.000 eskalan
https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wms/gipuzkoa_ort_urb_wms?service=wms&request=getcapabilities
WMS zerbitzuak hiru eragiketa definitzen ditu, URL (Uniform Resource Locator) motako eskaeren bidez eska daitezkeenak:
- 1. GetCapabilities: eman beharreko objektu espazialei buruzko metadatuak eskaintzen ditu, XML formatuan.
- 2. GetMap: mapa geoerreferentziatua eskaintzen du, irudi digitalaren itxuraz.
- 3. GetFeatureInfo: mapan agertzen diren ezaugarri bereziei buruzko informazioa eskaintzen du.
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WMS mapa zerbitzuan getMap motako eskaera egiteko adibidea:
Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:
- styles: bistaratzearen estiloak (oraindik ez dago euskarri honetan).
- crs: mapa proiektatzeko hautatzen den erreferentzia bereziko sistema; EPSG Geodetic Parameter Dataset formatuan dago.
- bbox: leihoko ertzak, aurreko atalean definitutako unitateetan.
- width: eman beharreko irudiaren zabalera pixeletan.
- height: eman beharreko irudiaren garaiera pixeletan.
- format: irudiaren irteerako formatua.
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WMS mapa zerbitzuan GetFeatureInfo motako eskaera egiteko adibidea:
Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:
- service: eskatutako zerbitzu mota.
- version: WMS zerbitzuaren bertsioa (GetCapabilities eskaeran definitua).
- request: eskaera mota.
- layers: informazioaren eskaerarekin zerikusia duen geruza -edo geruzak- (komen bidez bereiziak).
- query_layers: aurreko ataleko berdina (layers parametroko informazio bera errepikatu behar da).
- info_format: eskaeraren irteerako formatua (hauetakoren bat izan daiteke: application/vnd.ogc, gml, MIME, edo text/html).
- crs: mapa proiektatzeko hautatzen den erreferentzia bereziko sistema; EPSG Geodetic Parameter Dataset formatuan dago.
- bbox: leihoko ertzak, aurreko atalean definitutako unitateetan.
- width: eman beharreko irudiaren zabalera pixeletan.
- height: eman beharreko irudiaren garaiera pixeletan.
- x: elementuaren X koordenatua pixeletan (sortutako irudiaren ezkerreko goiko ertzetik neurtua).
- y: elementuaren Y koordenatua pixeletan (sortutako irudiaren ezkerreko goiko ertzetik neurtua).
Informazio gehiago eskuratzeko:
http://www.opengeospatial.org/
http://en.wikipedia.org/wiki/Web_Map_Service
http://www.epsg.org/