G-Irudia 3.11
Dagoeneko eskuragarri dago G-Irudiaren beste bertsio bat (3.11), eta Autodesk edo ZWCAD aplikazioen azkeneko bertsioekin bateragarria da. Baina, kontuz, Autodesk 2025 baduzu beste fitxategi-instalatzaile bat deskargatu beharko duzu, bertsio horretarako aproposa dena. Informazio guztia gure G-Irudiaren web-orrian duzu. Instalatu nahi baduzu, lehenengo desinstalatu G-Irudiaren aurreko bertsioa.