Seinale geodesikoak
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks
- Erantzun formatuak
- JSON, XML
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Bai
Gipuzkoako seinale geodesikoen APIa. Gipuzkoako azpiegitura geodesikoaren aipamen geodesikoak kontsultatzeko edo eskuratzeko erabil dezakezu.
Eskaeraren parametroak
Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
---|---|---|---|
city | Udalerriaren izena edo udalerriaren kodea. | - | Ez |
q | Bilatu nahi duzun seinale geodesikoaren izena. Izartxo ikurra jartzen baduzu (*), izen guztiak azalduko dira. | - | Ez |
lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
limit | Bilaketaren erantzunen kopurua. | 1000000 | Ez |
type | Bilaketa objektu mota zehatuz egingo da. Bi mota daude: seinale geodesikoa eta doikuntza geodesikoa | Biak | Ez |
viewbox | Bilaketa leiho geografiko batean mugatzeko. Parametroen formatua: [longitude_minimoa,latitude_minimoa,longitude_maximoa,latitude_maximoa], EPSG:4326 koordenatu sisteman. Hamartarren bereizleak puntua izan behar du. | - | Ez |
pt | Leiho geografikoa erabiliz gero, badugu aukera bilaketa erdigune puntu batetik abiatzeko. Horrela, emaitza erdigunearekiko distantziaren arabera ordenatuko da. Parametroaren formatua: [longitudea,latitudea], EPSG:4326 koordenatu sisteman. Hamartarren bereizleak puntua izan behar du. | - | Ez |
b5m_id | Bilaketa b5m kodea erabilita. | - | Ez |
nor | Emaitzaren sailkapen normalizatua, ehunekora. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json, xml edo php. | json | Ez |
Adibideak
- 1. Bilaketa 016 kodea duen udalerriaren bidez
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks?city=016
- 2. Bilaketa Eskoriatza udalerriaren bidez
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks?city=eskoriatza
- 3. Bilaketa ezko-1 izeneko seinale geodesikoaren bidez
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks?q=ezko-1
- 4. Eskoriatzako doikuntza geodesikoko dokumentuak
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks?city=016&type=doikuntza+geodesikoa&lang=eu
- 5. Bilaketa leiho geografiko baten bidez
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks?q=*&viewbox=-1.84,43.31,-1.74,43.38
- 6. Bilaketa leiho geografiko baten bidez eta puntu batetik abiatuta
-
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/geodeticbenchmarks?q=*&viewbox=-1.84,43.31,-1.74,43.38&pt=-1.7599,43.3426
Erantzuna
Eremua | Deskribapena |
---|---|
boundingbox | Seinale geodesikoaren multzo geografikoaren kokapena (gutxieneko mugatze-kutxa). |
link | Seinale geodesikoaren aipamen dokumentua ikusteko esteka. |
size_kb | Seinale geodesikoaren dokumentuaren tamaina (Kb). |
file_type | Seinale geodesikoaren dokumentuaren mota. |
importance | Elementuaren garrantzia bilaketan. Zenbaki bat da; eta zenbat eta handiago izan, orduan eta garrantzi handiagokoa izango du elementuak. |
distance | Seinale geodesikoarekiko distantzia jatorrizko puntua adierazi bada (pt parametroa). Kilometrotan. |
b5m_id | Seinale geodesikoaren b5m kodea. |
city | Seinale geodesikoa kokatuta dagoen udalerriaren izena. |
lon | Seinale geodesikoaren kokapenaren longitudea. |
lat | Seinale geodesikoaren kokapenaren latitudea. |
map_link | Seinale geodesikoa b5m-ko mapan ikusteko URLa. |