WFS

OGC (Open Geoespatial Consortium) estandarra.

Hurrengo ataletan zerbitzu bakoitzaren sintaxi orokorra deskribatzen da eta web nabigatzailean edo komando kontsolan exekutatu ahal diren adibide batzuk eskaintzen dira. Erabilitako nabigatzailearen mugak direla eta, informazio asko duen erantzuna behar izanez gero baliteke nabigatzailea gai ez izatea erantzuna emateko. Horrelakoetan, wget edo antzeko komando bat erabiltzea gomendatzen da.

Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WFS zerbitzura joateko esteka hau da:

Web nabigatzailean:

https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&request=getcapabilities

Komando kontsolan:

$ wget 'https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&request=getcapabilities' -O capabilities.gml

WFS zerbitzuak hiru eragiketa definitzen ditu, hiruak ere URL (Uniform Resource Locator) motako eskaeren bidez eska daitezkeenak:

  • 1. GetCapabilities: eman beharreko objektu espazialei buruzko metadatuak eskaintzen ditu, XML formatuan.
  • 2. DescribeFeatureType: feature baten deskribapena eskaintzen du.
  • 3. GetFeature: featuren ezaugarri bereziei buruzko informazioa eskaintzen du.

Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WFS zerbitzuan DescribeFeatureType motako eskaera egiteko adibidea:

https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&version=1.1.0&request=describefeaturetype&typename=DISTRICT

Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:

  • service: eskatutako zerbitzu mota.
  • version: WFS zerbitzuaren bertsioa (GetCapabilities eskaeran definitua).
  • request: eskaera mota.
  • typename: bistaratu beharreko geruza.

Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WFS zerbitzuan GetFeature motako eskaera egiteko adibidea:

https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&version=1.1.0&request=getfeature&typename=DISTRICT

Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:

  • service: eskatutako zerbitzu mota.
  • version: WFS zerbitzuaren bertsioa (GetCapabilities eskaeran definitua).
  • request: eskaera mota.
  • typename: informazioaren eskaerarekin zerikusia duen geruza.

Filter Encoding: filtro kodeketa (FE) GetFeature eskaerari gehitzen zaio.

https://b5m.gipuzkoa.eus/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&version=1.1.0&request=getfeature&typename=DISTRICT&Filter= MUNICIPALITYTolosa

Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:

  • service: eskatutako zerbitzu mota.
  • version: WFS zerbitzuaren bertsioa (GetCapabilities eskaeran definitua).
  • request: eskaera mota.
  • typename: informazioaren eskaerarekin zerikusia duen geruza.
  • filter: informazioaren eskaerarekin zerikusia duen geruzari gehituriko filtroa.

Informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.opengeospatial.org/
http://en.wikipedia.org/wiki/Web_Feature_Service
http://www.epsg.org/
http://mapserver.org/ogc/filter_encoding.html#filter-encoding