1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

Lege oharra

Webgune honetako edukiak, horien diseinua, dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak eta, inongo izaera mugatzailerik gabe, bertan agertzen diren testu, grafiko, irudi, marka, merkataritzako izen eta bestelako zeinu bereizgarrien jabetza Foru Aldundiak edota legezko jabeek dauzkate.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du bermatzen, ordea, akatsik izango ez denik webgunera sartzean, ez webguneko edukian, ezta eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik ere. Dena den, egin beharrekoak egingo ditu akats horiek saihesteko eta, behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratuko ditu.

Webgunearen edukia eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion geografiaren informazioa, edonork ahal izango du erreproduzitu, atera edo berrerabili, edozein formatutan, bere osotasunean zein zatika, eta ondoren zilegi izango da modu askean erabiltzea, beti ere baldintza hauek betetzen badira:

1. Beti eta kasu guztietan, autoretza azalduko da.

2. Testuek, geografia informazioak, araudiek eta webgunean agertzen den edozein informaziok izaera informatzaile soila dute. Beraz, administrazio iturri ofizialetan egiaztatu beharko dira datuen zehaztasuna eta iraunaldia.

3. Gipuzkoatik kanpo dauden eremuei buruzko informazio geografikoari eta webgune honetan erabiltzaileen esku jartzen den hirugarrengoen datuei, argazkiei eta informazioari dagokienez, legezko jabeenak izango dira horien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak. Edonola, erabiltzaileak edukiak atzitu ahal izango ditu jabeek ezarritako baldintzetan eta erabilera zehaztapen berberetan.

4. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileek edukien, zerbitzuen eta informazioaren erabileran sortzen dituzten kalteak, ezta indarrean diren legezko xedapenen arauak hausten badituzte ere.

5. Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak bere buruari ahalmena aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko.

6. Kanpoko hainbat web-orrialderen estekak eskaintzen ditu webgune honek, aldundiaren ardurarik gabe. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez baitu horien gaineko inolako erantzukizunik, eta webgunearen erabiltzaileak esteka horien erabilera araudiei eutsi beharko die beti.


Baimena

Creative Commons Lizentzia

Webgune honetako edukiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.


Cookie politika

Cookie-ak testu fitxategi txikiak dira, eta zure ordenagailuan deskargatzen dira webgune batera sartzen zarenean. Erabiltzaile kopurua jakiteko erabiltzen ditugu Cookie-ak, eta webgunearen erabilpenaren estatistikak neurtzeko eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik, eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.


Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019