Mapen kudeaketa
Mapa gehitu

Aukera honekin, erabiltzaileak atzeko mapa bat gehitu diezaioke aplikazioari, morroi baten bitartez.
Morroia abiarazteko, lehenengo "Mapak" aukera sakatu behar duzu eta goitibeherako menuan, nahi duzun "Gehitu" aukera.
Zerbitzua aurretik erabilitako bat izan daiteke (goitibeherako leihoan aukeratu behar duguna) edo berri bat izan daiteke (leiho berean eskuz sartuko duguna). Bigarren kasu honetan, eta proxy zerbitzaria erabiltzeko aukera aktibatu baldin bada, "Proxya erabili" kontrol-laukia gaitu egiten da, proxy zerbitzariaren bitartez zerbitzuari konexioa egin behar den adierazpena ahalbidetzeko.
Behin zerbitzuaren URLa informatua, "Konektatu" botoia sakatu behar da, zerbitzuarekin konexio bat ezartzeko. Konektatzean, aukeratu den zerbitzuari dagokion informazioa erakutsiko da.
Aplikazio hau atzealdeko mapen erabilera ahalbidetzen du "UTM30N ETRS89"(EPSG:25830), "UTM30N ED50" (EPSG:23030) edo "WGS84 Geografikoak" (EPSG:4326" eta "CRS:84") koordenatu-sistemetan, baldin eta hauek aukeratutako WMS zerbitzuan erabilgarri badaude. Aipatutako bi WGS84 koordenatu-sistemak (EPSG:4326" eta "CRS:84") erabilgarri baldin badaude, "CRS:84" sistema aukeratu behar da.
Hurrengo urratsa morroiaren "Maparen ezaugarriak eta kapak" fitxatik osatzen da. Bertan, atzeko mapa osatuko dituzten WMS zerbitzuko geruzak aukeratu behar dira (beharrezkoak diren guztiak).

Behin geruzak aukeratuak, atzeko maparen ezaugarriak sartu behar dira:
- Identifikazio izena
- Gardentasuna
- Irudiaren formatua
- Espazioko erreferentzia sistema
- Mapen eskaera mota
Atzeko mapa berria gordetzeko, "Gorde" botoia sakatu behar da.
Mapa editatu

Aukera hau maparen edizioa ahalbidetzen du, dituen aukera guztiak aldatzeko aukera emanez, kontsumitzen duen zerbitzua eta horren izena izan ezik.
WMS mapen eskaera metodoei buruz informazio gehiago lortzeko "Mapen eskaera mota" izeneko puntua ikusi.
Atzeko maparen edizioa bukatzeko eta egindako aldaketak gordetzeko, "Gorde" botoia sakatu behar da.
Atzeko mapa kargatuta baldin badago, mapa automatikoki eguneratuko da egin diren aldaketekin.
Mapa ezabatu

Aukera honekin uneko mapa ezabatzea ahal izango da, konfirmazioa eskatuz, nahigabeko ezabatzea gerta ez dadin.