Mapen eskaera mota

Eskaera moduak

Bakarra

Modu honek irudi bakarra eskatzen du eta marrazkian sartzen da atzealdeko irudia bezala.

Mosaikoa

Bigarren metodo hau maparen zatiak eskatzen ditu (teilak edo teselak izenekoak), eta tamaina eta aurretik zehaztutako eskalak dituzte; horrela, marrazkiaren atzealdea zati ezberdinekin beteko da mosaiko baten moduan. Lan saioan eskatutako zatiak diskoan gordeko dira berriz erabiltzea beharrezkoa baldin bada (lan saio berean).

Abantailak eta desabantailak

Abantailak eta desabantailak
Ezaugarria Bakarra Mosaikoa
Zerbitzuaren erantzunaren abiadura Erantzun azkarreko zerbitzuetarako egokia Erantzun moteleko zerbitzuetarako egokia
Bistaratze kalitatea Bistaratze ezin hobea Bistaratze kalitatea bistaratutako eskalaren eta kargatutako zatien eskalaren arteko diferentziaren arabera izango da
Aurretik eskatutako irudi bat berriz kargatzeko Zerbitzariari eskaera berri bat egitea beharrezkoa da Momentuan kargatuko da biltegi lokal bat dagoelako lan saioan
Marrazkiaren estaldura Uneko leihoan: leihoa aldatzean aurreko irudia deskargatzen da eta berria kargatzen da Zooma aldatu gabe mugitzean, zati berriak gehitzen dira aurrekoak deskargatu gabe, estaldura jarraitua lortuz