Atzealdeko irudiak

Eskaera

Atzealdeko mapa baten eskaera egiteko bi aukerak nabarmenduta

Programak bi aukera ditu atzealdeko mapa baten eskaera egiten denean:

  1. Hasierako mapa: marrazkiaren gainean zoom bat egiten du, zerbitzuak eskaintzen duen zonalde osoa sartzeko eta atzealdea eskatzen du (irudiaren koadro urdina).
  2. Atzealdea eskatu: atzealdeko mapa bat lortzen du marrazkiaren uneko ikuspegiarentzat (irudiaren koadro gorria).

Bi aukerek sarbide azkarreko botoi bat daukate menu zonaldean: segundo batzuen ondoren, aukeratu den atzealdeko mapa osatuz joango da.

Mapa eguneratzea

Marrazkiaren gainean zoom bat egitean edo mugitzean, atzealdeko mapa eguneratzea beharrezkoa baldin bada, "Eskatu" botoia berriro sakatu behar izango da. Aukera dago mapen eskaera automatikoa egiteko. Hau aktibatuz gero, ez da beharrezkoa izango botoia berriro sakatzea.

Desgaitu

Menuen zonaldeko 'Desgaitu' botoia

Marrazkiko atzealdeko maparen bistaratzea desaktibatzeko, menuen zonaldeko "Desgaitu" botoia sakatzearekin nahikoa izango da. Botoi hau aurrekoen eskuinera kokatua dago barran.