Tresnak

Koordenatuetara joan

"Koordenatuetara joan" funtzionaltasunarekin erabiltzailea kokapen batera joango da bere koordenatuak ezagutzen baititu.

'Koordenatuetara joan' funtzionalitatearen pantaila

Erreferentzia sistemak:

  • UTM30N (ETRS89): UTM 30 North European Terrestrial Reference System 1989 erreferentzia sistema.
  • UTM30N (ED50): UTM 30 North European Datum 1950 erreferentzia sistema.
  • WGS84: WGS84 koordenatu geografikoen sistema.

Bilaketa

Bilaketa egiteko koordenatuen baloreak sartu behar dira (X / Y edo longitudea / latitudea), eta koordenatuak dauden koordenatu sistema aukeratu behar da (uneko maparen koordenatu sistema lehenetsita egongo da).

Koordenatuen bidezko bilaketak mapa zentratu egiten du koordenatuen gainean, zoom aldaketa egin gabe.


LIDAR altitudea lortu

Aukerak

Ereduak
Hegaldia, Lurzorua
LIDAR bertsioa
2005, 2008, 2012

Marko altimetrikoa

  • REDNAP08 (Alicante): ortometrikoa REDNAP08 NMM Alacant
  • Elipsoidala
  • EVRF2000 (Amsterdam): ortometrikoa EVRF2000 NMM Amsterdam (behin-behineko kota europarra)

Eskuragarri dauden koordenatu sistemak "Koord. Sis."-en daude. UTM koordenatu sistemekin (ETRS89 edo ED50) irudian kokaleku bat aukeratzerakoan, lortutako koordenatuak "x.5"-ra biribilduko dira, zerbitzuak kota ematen dion 1 m-ko aldea duen karratuaren erdia.

Altitudea nola eskuratu

LIDAR kota lortzeko pantaila, jarraitu beharreko pausoak zenbakituta

Puntu baten altitudea edo kota lortzeko bi aukera daude:

  1. Koordenatuak eskuz sartu (aukeratutako koordenatu sistemakoak izan beharko dute) eta irudian "2" zenbakia adierazten duen botoia sakatu.
  2. "1" zenbakia adierazten duen botoia sakatuta maparen koordenatu sistema aukeratuko da eta irudian sistemak puntu bat aukeratzeko eskatuko du, bere kota lortzeko.
  3. Eskuratutako kota markatu. Kota lortzerakoan, lortutako kotaren zonaldearen 1 m-ko aldea duen koadro bat ageriko da. Koadro hau lekualdatzean edo berriz marraztean desagertuko da.
  4. Aplikazioa itxi.

Udalerria bilatu

Udalerria bilatzeko aukera funtzionamenduan

Udalerrien bilaketak mapa udalerri baten gainean erdiratuko du.


Lurzoruaren profila

Tresna honek erabiltzaileak marraztutako polilinea bati lotuta dagoen lurzoruaren profila lortzeko aukera ematen du. Tresna martxan jartzeko, beharrezkoa da erabiltzaileak hamar erpin arteko polilinea bat zehaztea eta ondorengo informazioa azalduko da:

Polilinearen amaiera

  • Hamar erpinera heltzean polilinea bukatutzat emango da.
  • "Intro" tekla sakatzean (edota zuriune-barra).
  • Saguaren eskuineko botoia sakatzean.

Polilinea bukatzean, lortutako lurzoruaren profila lortuko da, eta beste leiho independente batean agertuko da.

Lurzoruaren profileko leihoa

Aldi berean lurzoruaren profileko leiho bakar bat besterik ezin da irekita egon; hori dela eta, profil berri bat eskatuko balitz, irekita dagoen leihoan kargatuko litzateke.

lursailaren profileko leihoa

Aukerak

  • Puntu bateko kota erakutsi: hau egiteko, saguaren kurtsorea aukeratutako puntuari hurbiltzearekin nahiko da.
  • Profila hurbildu / urrundu: saguaren gurpilarekin, profila hurbildu edo urrundu daiteke. Gurpilarekin klik bikoitza eginez gero, hasierako zoomera bueltatuko da.
  • Profila esportatu: behealdeko botoiek kargatuta dagoen profila formatu batzuetan (PNG, SVG edo PDF) gordetzeko aukera ematen dute.

Entitateen identifikazioa

Entitateen identifikazioak bi identifikazio mota egiten ditu:

Entitateen identifikaziorako aukerak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako zerbitzuen bitartez

Honako elementu motak aurkitu daitezke: eraikinak, bideak, toponimia, ibaiak, katastroa eta abar.

WMS zerbitzuaren bitarteko objektuen kontsulta

  • Identifikazioa egin nahi den puntuaren aukeraketa eskatuko da.
  • Behin puntua aukeratuta, aplikazioak leiho independiente batean aurkeztuko ditu emaitzak.

Kontsulta berri bat egiterakoan aurreko identifikazioa mantendu nahi izanez gero, nahikoa izango da "Emaitzak leiho berri batean erakutsi" laukia markatzea.

Erantzunen formatua
XML, HTML, Text