OpenLayersExt.Control.WhatIsThis
OLE-aren kontrol bat, OpenLayersExt.Map mapa bateko puntu baten inguruko informazioa emateko.
Funtzioaren deskribapena
WhatIsThis OLEaren kontrol bat da, zeinak leku bati eta haren inguruari buruzko informazioa ematen digun. Besterik esan ezean, OpenLayersExt.Map-en instantziei gehitzen zaie kontrol hau, eta maparen kontrol-panelean dagoen ikonoan erabiltzaileak klik egiten duenean aktibatzen da. Kontrola aktibatuta dagoela, erabiltzaileak maparen leku batean klik egiten duenean, objektuei buruzko informazioa (kaleak, eraikinak, etab,) lortzeko eskaera egiten du konfigura daitekeen tolerantzia tartearekin, lekuaren inguruan kokatua daudenei buruzkoa, hain zuzen ere.
Informazioa FramedB5MapMarker popup batean adierazten da, aurkitu diren objektuen zerrenda ematen diguna. Zerrendako objektu bakoitzak botoi bat du bere irudia GMLan mapan agertzeko eta ezkutatzeko.
Kontrola nola erabili
Kontrol hau OpenLayersen beste edozein kontrol bezala sartzen da mapan. OpenLayersen webgune ofizialak OpenLayers kontrolen erabilerari buruzko informazio gehiagos eskaintzen du:
map.addControl( new OpenLayersExt.Control.WhatIsThis() );
Behin kontrola mapan sartutakoan, erabiltzaileek maparen kontrol-panelean dagoen ikonoan klik eginez aktibatu ahal izango dute hura.
Gertakarien sekuentziara eta informaziora sartzea
WhatIsThis kontrolak klik bakoitzeko eskaera bakarra egiten du informazioa lortzeko.
Hauxe da gertakarien sekuentzia:
-
WhatIsThis kontrola sartzen da mapan..
-
Erabiltzaileka klik egingo du maparen kontrol-paneleko WhatIsThis ikonoan eta kontrola aktibatu egingo da. Kontrola desaktibatu egiten da ikono berean berriro egiten denean klik edo kontrol-panelean beste bat aukeratzen denean.
-
WhatIsThis aktibatuta dagoenean, eta erabiltzaile batek mapan klik egiten duenean, zerbitzariari leku horren inguruko informazioa eta objektu geometrikoak lortzeko eskaera egiten da.
-
Erantzuna iristen denean, WhatIsThis kontrolak aurkitu diren objektu guztiak dituen zerrenda batean erakusten du informazioa.
- Zerrendako objektu bakoitzak botoi bat du mapan adierazten duen GMLaren geometria erakusteko edo ezkutatzeko.
- Erabiltzaile batek klik egiten duenean puntu batean, aurretik zegoen informazioa ezabatu egiten da, dagoenean, eta leku berriaren inguruko eskaera berria egiten da (3. urratsera itzultzen da).