OHARRA: paperari dagokion orientazioa aukeratu zure nabigatzailearan inprimatze aukeretan. Honakoa egin dezakezu: orria inprimatu edo bisorera itzuli.

OpenLayersExt.Control.RoutePlotter

OLE-aren kontrola OpenLayersExt.Map mapa batean bideak eta poligonoak sortzeko eta editatzeko.

Funtzioen deskribapena

RoutePlotter OLEaren kontrol bat da, zeinaren bitartez erabiltzaileek mapan bideak eta poligonoak marraztu eta editatzen dituzten. Marraztutako objektuak esportatu eta inportatu daitezke GML edo KML formatuetan. Besterik esan ezean, OLEaren mapetan sartzen da kontrol hau. Erabiltzaileek kontrola aktibatu dezakete maparen kontrol-panelean dagoen ikonoan klik eginez. Aktibatutakoan, bektore horiekin lan egiteko tresna guztiak eskaintzen dituen RoutePlotter-aren panela ikusiko da.

Kontrola nola erabili

Kontrol hau OpenLayersen beste edozein kontrol arrunt bezala sartzen da mapan. OpenLayersen webgune ofizialak OpenLayers kontrolen erabilerari buruzko informazio orokorragoa eskaintzen du:

  map.addControl( new OpenLayersExt.Control.RoutePlotter() );

Kontrola mapan sartutakoan, erabiltzaileek maparen kontrol-paneleko bere ikonoan klik eginez aktibatu ahal izango dute.

Tresnen eta funtzioen laburpena

hautatzailea

Bideak, eremuak eta erpinak hautatzeko erabiltzen den tresna. Erabiltzaileek dauden erpinak herrestan eraman ditzakete aukeratu dituzten objektuen formak aldatzeko. Puntu berriak ere sortzea badago irudikatutako puntu bikote bakoitzaren artean azaltzen diren erpin birtualak herrestan eramanaz. Erpinak ezabatzea badago arratoiaren erakuslea erpinaren gainean jarri eta “SUPRIMIR” tekla edo “d” xehea sakatuz.

bideak

Bideak irudikatzeko tresna. Klik egin puntuak gehitzeko. Klik bikoitza egin bidea irudikatzen bukatzeko. SHIFT tekla sakatu eta herrestatu nahi duzuna marrazteko.

eremuak

Poligonoak irudikatzeko tresna. Klik egin puntuak gehitzeko. Klik bikoitza egin poligonoa marrazten bukatzeko. SHIFT tekla sakatu eta herrestatu nahi duzuna marrazteko.

ezabatu

Aukeratutako objektua ezabatzeko botoia. Pantailan hainbat objektu badaude eta bat ere aukeratu ez bada, denak ezabatu ahal izango ditu erabiltzaileak.

esportatu

Aukeratutako bidea edo eremua esportatu GML edo KML formatuetan. Erabiltzaileek objektua deskribatzen duten XML fitxategiak zip fitxategi bakarrean jasotzen dituzte.

inportatu

Erabiltzaileek GML edo KML fitxategia beraien tokiko diskoan aukeratzea ahalbidetzen du, maparen gainean hura irudikatzeko.