1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

SOAP API-ko Test-tresna (PDF deskargatu)

1. Sarrera

Dokumentu hau Lurralde Plangintzako Zerbitzuak dituen datu espazialen biltegira sartzeko Web Zerbitzuen Plataformako Test-tresnaren erabiltzailearentzako deskribapena da.

SOAP API-ko Plataformaren Testaren aplikazioa ondoko helbidean eskura daiteke:

http://b5m.gipuzkoa.eus/appws/publish.htm

1. Irudia. SOAP API-ko Testaren Aplikazioa Hasteko Web Interfazea

1. Irudia. SOAP API-ko Testaren Aplikazioa Hasteko Web Interfazea

Sartzeko interfazeko "Run" botoia sakatuz (Ikus 1. Irudia. SOAP API-ko Testaren Aplikazioa Hasteko Web Interfazea) aplikazioa abiarazten da.

Visual Studio 2005 eta C# programazio-lengoaiarekin inplementatutako Bezero-aplikazio bat da.

Volver al \EDndice

2.Kale-izendegia Kontsultatzeko Zerbitzua

2.1 Deskribapena

buscarcallejero eragiketaren bidez kale-izendegiaren maila askotan kontsulta-mota ezberdinak egin daitezke: kaleak, atariko zenbakiak, eraikinak, posta-kodeak, etab., sarrera-parametroen aukera ezberdinen arabera. Xehetasun-maila (zerbitzuaren erantzunaren informazioa) burutzen den bilaketa motaren arabera aldatzen da.

"callejero" aplikazio-tabean kale-izendegiaren informazioa kontsultatzeko Interfazera sartzen da. Ikus 2. Irudia. Kale-izendegia kontsultatzeko Interfazea.

2. Irudia. Kale-izendegia kontsultatzeko Interfazea.

2. Irudia. Kale-izendegia kontsultatzeko Interfazea.

"kontsulta-mota " motako botoi ezberdinek, zerbitzu honen bidez egin daitezkeen kontsulta-mota ezberdinak gauzatzen dituzte. Funtzio bakoitzak kontuan hartzen dituen sarrera-parametroak zeintzuk diren jakiteko kontsulta botoien aldameneko galdera-ikurraren botoiak sakatu behar dira ("kontsulta botoia").Jarraian, zerbitzu honen bitartez egin daitezkeen kontsulta-aukera ezberdinak deskribatzen dira.

Volver al \EDndice

2.1.1 Bilaketa Herriaren arabera.

"C\F3digo Municipio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz, testu-laukian inolako baliorik jarri gabe, Udalerrien zerrenda osoa itzuliko du. Galdera ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 3. Irudia. Herria kontsultatzeko Interfazea.

3. Irudia. Herria kontsultatzeko Interfazea.

Herri jakin bat aukeratzeko Izena "Municipio" testu-laukian sar daiteke edo Kodea "C\F3digo de Municipio" testu-laukian sartu, kopiatu/itsatsi aukeraren bidez.

"C\F3digo Municipio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu Herri horri buruzko datuak lortzeko. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 4. Irudia. Herri jakin bat kontsultatzeko Interfazea.

4. Irudia. Herri jakin bat kontsultatzeko Interfazea

Volver al \EDndice

2.1.2 Bilaketa Helbidearen arabera

Herri bat adierazitakoan eta testu-laukiaren eskuinaldeko "C\F3digo Calle/Plaza" botoia sakatzean, Herri bateko Kaleen zerrenda erakusten du. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 5. Irudia. Helbidea kontsultatzeko Interfazea.

5. Irudia. Helbidea kontsultatzeko Interfazea

Helbide jakin bat aukeratzeko Izena "Calle/Plaza" testu-laukian sar daiteke edo Kodea "C\F3digo Calle/Plaza" testu-laukian sartu, kopiatu/itsatsi aukeraren bidez.

"C\F3digo Calle/Plaza" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu Helbide horri buruzko datuak lortzeko. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 6. Irudia. Helbide jakin bat kontsultatzeko Interfazea.

Ikus 6. Irudia. Helbide jakin bat kontsultatzeko Interfazea.

Volver al \EDndice

2.1.3 Bilaketa Zenbakiaren arabera

Kale bat aukeratutakoan eta "N\FAmero-Bis" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatzean, Kale horretan dauden zenbaki guztien zerrenda erakusten du. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 7. Irudia. Kalearen Zenbakia kontsultatzeko Interfazea.

7. Irudia. Kalearen Zenbakia kontsultatzeko Interfazea.

Kalearen zenbaki jakin bat aukera daiteke Zenbakia "N\FAmero" testu-laukian sartuz.

8. Irudia. Kalearen Zenbaki jakin bat kontsultatzeko Interfazea.

Volver al \EDndice

2.1.4 Bilaketa Eraikinaren Izenaren arabera

"Nombre de Edificio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz, Kale jakin batean dauden Eraikinen zerrenda erakusten du, Kale hori adierazi bada, edo Herri osoan daudenena, soil-soilik Herria adierazi bada. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 9. Irudia. Eraikinaren Izena kontsultatzeko Interfazea.

9. Irudia. Eraikinaren Izena kontsultatzeko Interfazea.

Eraikin jakin bat aukera daiteke Izena "Nombre de Edificio" testu-laukian sartuz.

"Nombre de Edificio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu, Kale jakin batean dauden Eraikinak lortzeko, aurretik Kale hori adierazi bada, edo Herri osoan daudenak, ez bada Kalea aukeratu. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 10. Irudia. Eraikinaren jakin baten Izena kontsultatzeko Interfazea.

10. Irudia. Eraikinaren jakin baten Izena kontsultatzeko Interfazea.

Volver al \EDndice

2.1.5 Bilaketa Posta Kodearen arabera

Herri batean dauden Posta Kode guztiak lor daitezke Herriaren Izena edo Kodea sartuz eta "C\F3digo Postal" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 11. Irudia. Posta Kodea kontsultatzeko Interfazea.

11. Irudia. Posta Kodea kontsultatzeko Interfazea.

Volver al \EDndice

2.1.6 Bilaketa Barrutiaren arabera

Herri batean dauden Barruti guztiak lor daitezke Herriaren Izena edo Kodea sartuz eta "Distrito" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 12. Irudia. Barrutia kontsultatzeko Interfazea.

12. Irudia. Barrutia kontsultatzeko Interfazea.

Volver al \EDndice

2.1.7 Bilaketa Atalaren arabera

Herri eta Barruti batean dauden Atal guztiak lor daitezke Herriaren Izena edo Kodea eta Herriaren Izena edo Kodea eta Barrutiaren Zenbakia sartuz.

"Distrito" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu Barruti batean dauden Atal ezberdinak lortzeko. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 13. Irudia. Atalak kontsultatzeko Interfazea

13. Irudia. Atalak kontsultatzeko Interfazea

Volver al \EDndice

2.1.8 Hizkuntza

2.1.8 Hizkuntza

Aplikazio osoan hizkuntzarako erabil daitezkeen balioak honakoak dira:

  • 0.Gaztelania
  • 1.Euskara
  • 2.Ingelesa
  • 3.Frantsesa

Volver al \EDndice

3. Toponimoa Bilatzeko Zerbitzua

3.1 Deskribapena

"BuscarToponimia" aplikazio-tabetik zerbitzua abiarazi daiteke "Top\F3nimo" testu-laukian balioak sartuz eta "Lengua" testu-laukian hizkuntzaren kodea ezarriz. Zerbitzua abiarazteko "Lanzar Servicio Top\F3nimo" botoia sakatu behar da. Ikus 14. Irudia. Toponimiaren Bilaketa kontsultatzeko Interfazea.

14. Irudia. Toponimiaren Bilaketa kontsultatzeko Interfazea.

14. Irudia. Toponimiaren Bilaketa kontsultatzeko Interfazea.

Volver al \EDndice

4. Irudia Marrazteko Zerbitzua

4.1 "DibujarImagen" Eragiketa

Funtzio horrek irudi katrografiko bat lortzea ahalbidetzen du, horren luzapena (MBR) zehazten duten bi koordenatu emanez. Posible da irudian ikuspenera gehitutako informazioaren geruzak zehaztea. Gehitutako geruzen ikuspena ezartzeko, aurrez geruza erabilgarriak kontsulta daitezke "mapasdisponibles" (Get Mapas) eragiketaren bitartez.

Aurretik zehaztutako hiru adibide daude, geruza ezberdinak erakusten dituztenak ("Datos 1", "Datos 2" eta "Datos 3"). "Datos2" eta "Lanzar Servicio DibujarImagen" botoiak sakatuz ondoko irudia lortzen da. 15. Irudia. "DibujarImagen" Interfazea.

5. Irudia. "DibujarImagen" Interfazea.

Volver al \EDndice

4.2 "Mapas disponibles" eragiketa (Geruzen kudeaketa) "DibujarImagen" Zerbitzuan

Eragiketa honek, leku (edo maila) baten izena emanda, klase, talde eta mapen zerrenda bat ematen du. Mapa erabilgarrien zerrenda da eta horren ikuspena "dibujarImagen" eskaeran aktibatu daiteke.

Mapak "Grupos"-en eta Taldeak "Clases"-en biltzen dituen mapen hierarkia bat dagoenez, geruza jakin bat aktibatzeko horren taldea eta klasea ere aktibatu beharko dira. Ikus 16. Irudia. Mapa Erabilgarrien Interfazea.

16. Irudia. Mapa Erabilgarrien Interfazea.

Volver al \EDndice

5. Kokapen Zerbitzua

5.1 Deskribapena

Kokapenaren Web-Zerbitzuak eragiketa (edo funtzio) ezberdinak ditu, datu-basetik entitate jakin batzuen kokapen geografikoa burutzea ahalbidetzen dutenak. Esate baterako: herriak, kaleak, hiriguneak, errepideak, kilometro-puntuak, toponimoak, ibaiak edo xy koordenatu batzuk; adibide batzuk jartzearren.

Aplikazio-tab bakoitzak idiosinkrasia komuneko entitate jakin batzuk kokatzeko aukera biltzen du.

Ematen den informazioa irudi baten url helbidea da, kokatutako elementua barne hartzen duena, eta formularioan ikusten da. Kokatutako elementuaren informazio alfanumeriko jakin bat (ezaugarriena) ere ematen da: Eragiketa edo funtzio batzuetan, irudiaz gain, kontsultatutako elementuaren informazio geografikoa (koordenatuak) ere lor daiteke, formatu estandar jakin batzuetan (gml, wkb edo wkt).

Posible da irudian ikusteko gehitutako informazioaren geruzak zehaztea. Gehitutako geruzen ikuspena ezartzeko, aurretik geruza erabilgarriak kontsulta daitezke "Mapas" botoiaren bidez, "Dibujar Imagen" Zerbitzuan bezala.

Volver al \EDndice

5.2 Kale-izendegiaren entitateak kokatzea

"Callejero" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" goitibeherako zerrendan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.

OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa kokatzen den id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.

Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Comarcas, Municipios, N\FAcleos Urbanos, Calles (Vector), Calles (Edificios), Distritos y Secciones, Edificios : Id, Muni_calle_portal, Actividad. Jardueren identifikadoreak kokatzeko informazioa jardueratik lortzen da. Gainerako entitateetarako, posta helbideari buruzko informazioa lortzen da, hala dagokionean.

"Lanzar Servicio" botoian eskaera gauzatzen da. Ikus (17. Irudia. Jarduera baten Kokapenaren Adibidea.)

Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta. Adibidez:

* Kalearen kokapenean kale horri dagozkion posta helbideak dituzten eraikinak nabarmentzen dira.

* "Distritos y Secciones" kokapenean barruti edo atalari dagozkion eraikin guztiak nabarmentzen dira.

url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.

Volver al \EDndice

5.3 Bide-entitateen Kokapena

"Viales" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.

OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.

Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Carreteras/Tren, Puntos Kilom\E9tricos, L\EDneas de Transporte P\FAblico eta Paradas de Transporte P\FAblico.

Kokapenean, kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta aukeran XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen dira. "id"-aren goitibeherako zerrendaren ondoren dagoen zerrendatik lortu nahi den formatu-mota aukera daiteke.

Aukeran irudia eska daiteke "Imagen" goitibeherako zerrendan.

Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.

"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.).

Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta. Adibidez

* Puntos kilom\E9tricos kokapenean bidea ere nabarmentzen da.

* L\EDnea de transporte p\FAblico kokapenean, horren geltokiak ere nabarmentzen dira

Kokatzen den entitatearen arabera lortzen diren ezaugarriak honakoak dira:
Entitatea Ezaugarriak
Carreteras/Tren Izena, Identifikadorea eta deskribapena
Puntos Kilom\E9tricos Horri dagokion errepidearen Izena, Identifikadorea eta deskribapena.
L\EDneas de Transporte P\FAblico Enpresa, noranzkoa, ibilbidea, mota eta garraio-linea geratzen den geltokien izenak.
Paradas de Transporte P\FAblico Geltokiaren izena eta geltoki horretatik igarotzen diren lineei buruzko informazioa, honako ezaugarriekin: enpresa, mota, noranzkoa eta ibilbidea.

gml, wkb edo wkt motako XML fitxategiak "Bektorea" taba aktibatuz ikus daitezke. (Ikus 19. Irudia. Kokatutako entitatearen "gml" motako fitxategia ikustea). Kontuan izanik wkb mota formatu bitarra dela eta hori ikusteak zentzurik ez duela, horrek dituen bektore kopurua adierazten da eta hori, zerbitzua eskatzerakoan wkb fitxategia behar bezala lortu dela erakusten duen informazioa da.

url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.

18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.

18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.

18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.

19. Irudia. Kokatutako entitatearen "gml" motako fitxategia ikustea

19. Irudia. Kokatutako entitatearen  gml motako fitxategia ikustea

Volver al \EDndice

5.4 Toponimia-entitateen Kokapena

"Toponimia" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.

OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den Id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.

Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Barrios eta Orograf\EDa.

Kokapenean kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta batzuten XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen da.

Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.

"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea).

Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta.

Kokatzen den entitatearen arabera lortzen diren ezaugarriak honakoak dira

Kokatzen den entitatearen arabera lortzen diren ezaugarriak honakoak
Entitatea Ezaugarriak
Barrios Horren auzoari eta herriari buruzko informazioa
Orograf\EDa Horri dagokion errepidearen Izena, Identifikadorea eta deskribapena.
L\EDneas de Transporte P\FAblico Enpresa, noranzkoa, ibilbidea, mota eta garraio-linea geratzen den geltokien izenak.

url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.

20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea.

20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea.

Volver al \EDndice

5.5 Ibai-entitateen Kokapena

"Rios" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.

OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den Id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.

Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Rios eta Cuencas.

Kokapenean kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta batzuten XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen da.

Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.

"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 21. Irudia. Arro baten kokapenaren Adibidea, wkt fitxategia horren koordenatuen bitartez lortuz).

Kokapenaren eskaeran ibai eta arroaren izena eta identifikadorearen informazioa lortzen da, dagokionaren arabera.

Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta

url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.

21. Irudia. Arro baten kokapenaren Adibidea,wkt fitxategia horren koordenatuen bitartez lortuz

21. Irudia. Arro baten kokapenaren Adibidea, wkt fitxategia horren koordenatuen bitartez lortuz

Volver al \EDndice

5.6 Kartofototekako entitateen Kokapena

"Toponimia" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.

OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den Id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.

Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Barrios eta Orograf\EDa.

Kokapenean kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta batzuten XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen da.

Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.

"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea).

Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta.

Kokatzen den entitatearen arabera lortzen diren ezaugarriak honakoak dira

22. Irudia. Kartofototekako elementu baten Id-aren bidezko Kokapena

22. Irudia. Kartofototekako elementu baten Id-aren bidezko Kokapena

Volver al \EDndice

5.7 XY Koordenatuen Kokapena

"XY" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, jasotako hiru sistemetako edozeinetan XY koordenatuen adibide batzuk aukera daitezke. Koordenatuak eta kontuan hartzen den erreferentziazko korrdenatuen sistema ere sar daitezke dagokien Testu-laukietan: ."Tipo", "Long" y "Lat".

Kokapenean irudi bat lortzen da; kokatutako puntu geografikoa horren erdian dago eta gurutze gorri batez nabarmentzen da (Ikus 23. Irudia. XY koordenatuaren Kokapenaren Adibidea).

Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.

"Lanzar Servicio" botoian eskaera gauzatzen da.

Kokapenaren eskaeran jasotako beste bi erreferentziazko sistemetan kontsultatutako koordenatuak ere lortzen dira. Lortzen den irudian dagokion gunea agertzen da nabarmenduta.

url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.

23. Irudia. XY koordenatuaren Kokapenaren Adibidea

23. Irudia. XY koordenatuaren Kokapenaren Adibidea

Volver al \EDndice

6. ConsultarObjetoPorXY Zerbitzua

6.1 Deskribapena

ConsultaObjetoPorXY Web-Zerbitzuak eragiketa (edo funtzio) ezberdinak ditu, datu-basetik entitate jakin batzuen kontsulta geografikoa burutzea ahalbidetzen dutenak. Esate baterako: ingurune fisikoa, kaleak, bideak, ibaiak edo xy koordenatu batzuk; adibide batzuk jartzearren.

Volver al \EDndice

6.2 Ingurune Fisikoko Objektuak Kontsultatzea

Puntu geografiko jakin batetik abiatuz, ingurune fisikoaren informazioa ematen duen funtzioa da; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.

Adierazten den "tema"-ren arabera, dagozkion balioak itzultzen dira (Ikus 24. Irudia. Objektua Kontsultatu Ingurune Fisikoaren arabera. "VEGETACi\F3n" gaiaren kontsultaren adibidea koordenatu jakin batzuetan).

24. Irudia. Objektua Kontsultatu Ingurune Fisikoaren arabera. "VEGETACi\F3n" gaiaren kontsultaren adibidea koordenatu jakin batzuetan.

24. Irudia. Objektua Kontsultatu Ingurune Fisikoaren arabera. "VEGETACi\F3n" gaiaren kontsultaren adibidea koordenatu jakin batzuetan.

Volver al \EDndice

6.3 Kale-izendegiko Objektuak Kontsultatu

Puntu geografiko jakin batetik abiatuz, kale-izendegiaren informazioa ematen duen funtzioa da; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "EDIFICIO" gaia. "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.

25. Irudia. Objektua Kale-izendegiaren arabera Kontsultatu. EDIFICIO gaiaren kontsultaren adibidea

25. Irudia. Objektua Kale-izendegiaren arabera Kontsultatu. EDIFICIO gaiaren kontsultaren adibidea

Volver al \EDndice

6.4 Bideetako Objektuak Kontsultatu

Puntu geografiko jakin batetik abiatuz, bideen informazioa ematen duen funtzioa da; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.

26. Irudia. Objektuak Kontsultatu Bideen arabera

26. Irudia. Objektuak Kontsultatu Bideen arabera

Volver al \EDndice

6.5 Ibaietako Objektuak Kontsultatu

Funtzio honetan ibaien izenak lortzen dira, emandako puntu geografiko batean; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.

27. Irudia. Objektuak Kontsultatu Ibaiaren arabera

27. Irudia. Objektuak Kontsultatu Ibaiaren arabera

Volver al \EDndice

6.6 Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera

Funtzio honetan hirigune eta auzoen izenak lortzen dira, emandako puntu geografiko batean; horien X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.

28. Irudia. Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera

28. Irudia. Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera

Volver al \EDndice

6.7 Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera

Eragiketa edo funtzio honetan puntu bati buruzko informazioa ematen da, zeinen X eta Y koordenatuek argumentu gisa jarduten duten. Informazio honek Longitudea eta Latitudea, puntuaren Altuera, etab. bezalako datuak ditu. "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.

29. Irudia. Objektua XY-ren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea

29. Irudia. Objektua XY-ren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea

Volver al \EDndice

6.8 KartoFototekako Objektuak Kontsultatzea

Eragiketa honetan , puntu geografiko jakin bateko kartografiaren datuak lortzen dira; horren X eta Y koordenatuek argumentu gisa jarduten dute.

Kontsulta daitezkeen kartografia motak ondokoak dira: Cartograf\EDa, Cincomiles (1:5000) edo Fotosa\E9reas.

30. Irudia. Objektua KartoFototekaren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea

30. Irudia. Objektua KartoFototekaren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea

Volver al \EDndice

6.9 Legeriaren Objektuak Kontsultatu

Eragiketa honetan legeria garrantzitsu bateko datuak lortzen dira, puntu geografiko jakin bat emanez.

31. Irudia. Objektua Legeriaren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea

31. Irudia. Objektua Legeriaren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea

Volver al \EDndice

7.1 Deskribapena

7.1 Deskribapena

Ibilbidea Kalkulatzeko Web-zerbitzuak, parametro bezala jarduten duten bi edo hiru puntuen artean existitzen den ibilbide bat osatzen duten polilineoen koordenatuak ematen ditu. Ibilbidea hasierako puntu baten, amaierako puntu baten edo aukeran tarteko puntu baten koordenatuekin zehatz daiteke

Volver al \EDndice

7.2 Ibilbide baten Koordenatuak Kontsultatzeko Eragiketa

Azken X eta Y koordenatuak emanda, bi punturen arteko errepidezko ibilbidea ematen du. Aukeran tarteko puntu bat zehatz daiteke.

Funtzioak XML bat itzultzen du String batean kodetuta, lerroen XY balioekin eta ibilbidearen erpinekin.

Aplikazioaren tabean "Selecci\F3n" goitibeherako zerrendan adibideen bi balio daude, "Lanzar Servicio" botoia sakatuz aukeratu eta probatu daitezke.

Interfazean zerbitzuak itzultzen dituen ibilbidearen polilineoen koordenatuak ikusten dira. ( Ikus 32. Irudia. Bi puntuen arteko ibilbide baten kontsultaren adibidea.).

32. Irudia. Bi puntuen arteko ibilbide baten kontsultaren adibidea.

32. Irudia. Bi puntuen arteko ibilbide baten kontsultaren adibidea.

Volver al \EDndice

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2021