Profil topografikoak

Baliabideari buruzko informazioa

URL
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/profile
Erantzun formatuak
JSON, Texto
Autentifikazioa
Ez
Ratio mugatua
Bai

Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren APIa profil topografikoak egiteko, datu altimetrikoekin.

Eskaeraren parametroak

Parametroa Deskribapena Lehenetsia Beharrezkoa
coors Ibilbide jakin bateko koordenatu-pareen bilduma, haren profila emateko. Baimendutako gehieneko koordenatuen pareak 20 dira. Komak erabiltzen dira bereizle gisa koordenatuen artean. - Bai
srs Koordenatuen espazio-erreferentziaren sistema (SRS), EPSG kodean adierazia. Ematen ez bada, sistemak igarriko du. SRS bateragarriak hauek dira: EPSG:4326, EPSG:25830 eta EPSG:3857. Ez, sistemak igarriko du Ez
precision Eskaeraren doitasuna (1etik 5era). Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zehaztasun txikiagoa izango du, baina erantzuna azkarragoa izango da. 1 Ez
format Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json edo xml. Lehenetsia json izango da. json Ez

Adibideak

1. Profil topografikoaren kalkulua hiru koordenaturen arteko lerroa kontuan hartuta, EPSG:25830 espazio-erreferentziaren sisteman
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/profile?coors=568326,4780573,568620,4780325,568986,4780531&srs=epsg:25830&format=json
2. Profil topografikoaren kalkulua zortzi koordenaturen arteko lerroa kontuan hartuta, EPSG:4326 espazio-erreferentziaren sisteman
https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/profile?coors=-2.42352,43.22950,-2.40086,43.20498,-2.35691,43.19046,-2.33288,43.16733,-2.34592,43.14028,-2.39056,43.12274,-2.34661,43.09316,-2.29511,43.12324&srs=epsg:4326&format=json

Erantzuna

Eremua Deskribapena
info APIari buruzko informazioa: lizentzia, metadatuak, erantzunaren denbora, mezuak, etab.
coordinates Jaso den koordenatuen eskaera.
srs Kalkulua egin den espazio-erreferentziaren sistema.
precision Eskaeraren zehaztasuna (1etik 5era), arestian azaldu denez.
summary Profil topografikoaren laburpena: profilaren distantzia, gehieneko altuera, gutxieneko altuera, batez besteko altuera, guztizko igoera, igoeraren galera eta batez besteko igoeraren ehunekoa.
elevationProfile Profil topografikoa egiteko datuak.
distance Profil topografikoaren ibilbidearen distantzia metrotan (zerotik hasita).
height Profil topografikoaren ibilbidearen altitudea metrotan.

Kontuz: altitudeari buruzko daturik ez badago, altitudearen balioa -9999 balioarekin adieraziko da. Kasu horretan statuscode parametroaren balioa «1» izango da eta ohar hau azalduko da: «Warning: there are cases out of our range (Gipuzkoa: https://b5m.gipuzkoa.eus) where no height data exists, and the resulting height value is -9999».

Zerbitzuaren muga: Gehienez hogei koordenatu pare kalkulatuko dira.