1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

Nabigazioa - Mapak ikusi

Mapak edo Ortofotoa klikatzen duzunean, mapa bat ageriko zaizu, goian menu bat eta ezkerraldean beste bat (goikoaren mendekoa) dituena. Menu horiek erabiliz nabigatu ahal izango duzu. Hauek dira egin ditzakezun ekintzak:

Kontsultak aukera ezkerreko menuan dago, eta horren bidez nabigatu ahal izango duzu. Hauek dira egin ditzakezun ekintzak:

Maparen barruan hainbat aukera kontsultatu, hala nola: kaleak, errepideak, ibaiak, eta abar. Horretarako, aukeraren eskuinaldean aurkituko duzun zirkulu bakoitzaren gainean klikatu behar duzu, eta gero maparen gainean.

Kontuan hartu behar duzu hainbat aukera kontsultatzeko, eraikinak esaterako, beharrezkoa dela eskala jakin batean egotea. Nolanahi ere, informazio hori pantailan agertuko zaizu, behar denean.

Mapan azaltzea nahi dituzun elementuak aukeratu eta gero, leihotxo bat irekiko da eta bertan azalduko da jarraitzeko zer ekintza burutu behar duzun.

Bistaratu aukeran klikatuta, ekintza hauek egin ditzakezu:

Proposatutako gaiak gaitu eta desgaitu. Gaiaren izena gris kolorekoa bada, eskala horretan ikusgarria ez dela adierazten ari da. Taldeka antolatutako gaiak gaitu nahi baldin baditugu, gaien taldea ere gaituta eduki behar dugu.

Mapan azaltzea nahi dituzun elementuak aukeratu eta gero, leihotxo bat irekiko da eta bertan azalduko da jarraitzeko zer ekintza burutu behar duzun.

Tresnak aukeran klikatuta, ekintza hauek egin ditzakezu:

Hainbat distantzia kalkulatu, edo informazio erabilgarria zure ordenagailura deskargatu.

Elementuak deskargatzeko, maparen gainean dauden laukitxoetako bat aukeratu beharko duzu, kartografia-artxibategiak 5 x 5 km-ko laukitxoetan banatuta daudelako.

Ibilbideak aukeran klikatuta, ekintza hauek egin ditzakezu:

GPS ibilbide bat trazatu edo ibilbidea Google Maps-en ikusi; aukera honetan, Googleko aplikazioa erabiltzen da ibilbideen kalkulua egiteko.

Goiko menuan, gorde eta inprimatu aukerak daude.

Mapa inprimatu dezakezu edo irudia zure ordenagailuan gorde, beste une batean bistaratzeko edo inprimatzeko.

Inprimatzeko, A4-tik A1-era bitarteko tamaina duten irudiak sor ditzakezu, une horretan gaituta dauden irudi-hondo eta gaiak dituela.

Jo PDF dokumentura   aplikazioari buruzko azalpenak eta pantaila-irudiak ikusteko.

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019