1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

Mapak

Sekzio honetan sartzean, menu bat zabalduko da ezkerrean, aukera hauek dituela: Udal kartografia, Kartografia bektoriala, Gipuzkoako Mapak, 1:5000 sortak, Ortofotoak eta LIDAR datuak.

Udal kartografiaren inbentarioa:ludalek edo beste erakunde batzuek egindako altxamenduak aurkitu ahal izango dituzu, udalerrien arabera; horrez gain, beren eremua eta fitxategi osagarrien eremua ere ezagutu ahal izango dituzu. Udalerriaren izena idatzi eta bilaketa egiaztatu behar duzu, datuak orrialdearen beheko aldean bistaratu ahal izateko.

1:5000 kartografia bektoriala: mapak deskargatu ditzakezu eta 1:5000 eskalako fitxategi bektorialak lortu. Behin lurraldeko puntu jakin batean kokatuta zaudenean, leku horri buruz dauden 1:5000 eskalako mapak eskuratu ahal izango dituzu. Interesatzen zaizun lekua aurkitzeko, toponimo bat sar dezakezu bilatzaile geografikoan edo 1:5000ko lauki-sare bat, dagokion laukitxoan; horrela, maparen gainean kokatuta zaudela, bilatzen ari zaren eremua aukeratu ahal izango duzu, maparen gainean klikatuta. 1:5000 eskalako mapak deskargatu ahal izango dituzu maparen gainean klik eginez. Kontsultaren emaitza pantailaren beheko aldean zabalduko da.

Gipuzkoako mapak: Gipuzkoako mapak deskargatu ditzakezu, interesatzen zaizun maparen gainean klik eginez. Mapa irekita dagoenean, saguaren eskuineko botoiaz klik egin handitutako irudiaren gainean, eta aukeratu "gorde irudia honela", goitibeherako menuan.

1:5000 sortak aukera honen bidez, adierazitako lekuan eskura dauden hainbat urtetako 1:5000ko orriak bistaratu ahal izango dituzu.

Horretarako, lurraldeko puntu jakin batean kokaturik zaudela, toponimo bat idatzi beharko duzu bilatzaile geografikoan, edo 1:5000 lauki-sare bat, dagokion laukitxoan.

Era horretan, maparen gainean kokatu eta interesatzen zaizun eremua aukeratu ahal izango duzu, maparen gainean klik eginez. Kontsultaren emaitza pantailaren beheko aldean zabalduko da.

LIDAR Datuak

Sekzio honetan datu aritmetikoak, lidar izenekoak, deskargatu ahal izango dituzu. Horrela, puntu laser-igorle batetik objektu edo gainazal bateraino dagoen distantzia zehaztu ahal izango da, laser-sorta bat erabiliz.

Jo PDF dokumentura   aplikazioari buruzko azalpenak eta pantaila-irudiak ikusteko.

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019