1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

Kale izendegia

Menuko aukera honen bidez, gaikako zerrendetan hierarkizatuta eta elkartuta dauden toponimoak eskuratu ahal izango dituzu. Kaletegian bilaketari ekiteko, aukeratu zerrendako udalerri bat.

Udalerriaren izena klikatuz gero, alfabetoaren arabera antolatutako kaleen zerrenda agertuko da. Bilatu nahi duzun kalea azkarrago aurkitzeko, bilaketa arin dezakezu zerrendaren goiko aldean dagoen alfabetoa erabiliz. Horrela, letra jakin batez hasten diren kaleen zerrenda irekiko da, eta orrialdeetan nabigatu ahal izango duzu \93hurrengoa\93 botoia klikatuz. Nahi izanez gero, alda dezakezu eta udalerriko AUZOAK zerrenda aukera dezakezu, edo udalerria zeharkatzen duten ERREPIDEAK, eta abar. Horretarako, ezkerreko zutabeko menua erabili behar duzu.

Bilatzen ari zaren kalea aurkitzen duzunean, bilatzen jarrai dezakezu zenbakien edo eraikinen arabera, ezkerreko zutabean eskainitako aukerak erabiliz. Bilatzen ari zaren eraikina edo zenbakia aurkitzen duzunean, klikatu izenaren gainean, helbide osoa ikusteko.

Aukeratu duzun lekura iristen zarenean, mapatxo bat bistaratu ahal izango duzu orrialdearen barruan, edo kokapena ikusi ortofotoaren bidez.

Era berean, nabigatzen jarraitu ahal izango duzu, Mapa ikusi eta Ortofotoa ikusi aukerak erabiliz. Horrela, informazio gehiago izango duzu, ezkerrean agertuko den zutabearen bidez. Bertan, hainbat tresna, zerbitzu eta funtzio eskuratu ahal izango dituzu.

Jo PDF dokumentura   aplikazioari buruzko azalpenak eta pantaila-irudiak ikusteko.

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019