1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

Bilatzailea

1:5.000 bilatzaile geografikoak bi aukera eskaintzen ditu izen geografikoak aurkitzeko: Gaiaren bilaketa edota Lagundutako bilaketa.

Bilaketa bilatzaile geografikoaren bidez egiten baduzu, emaitza toponimo bera duten lekuen zerrenda bat izango da. Bertan, hainbat esteka izango dituzu aukeran, bilatu nahi duzun toponimoa aurkitzeko, bai 1:5000 aplikazioetan, bai kanpoko beste batzuetan.

Bilaketa xehetasun handiagoz egiteko aukera ere izango duzu, Gaiaren bilaketa erabiliz. Horretarako, zutabe bat duzu orrialdearen ezkerraldean.

Gaiaren bilaketa aukera hautatu baduzu, ezkerreko zutabean dauden aukeren artean bat aukeratu behar duzu (Udalerria, Kaletegia, Posta helbidea\85). Bertan agertzen zaizkizun eremuak bete eta gero, zerrendaren ikonoaren gainean klikatu behar duzu (aukera bakoitzaren eskuinean), edo beherago adierazitako jarraibideak bete behar dituzu.

Toponimoa, posta helbidea edo beste gairen bat aurkitzeko, bistaratzeko agertzen diren aplikazioetako batean \96Mapa ikusi, Ortofotoa ikusi, Gipuzkoa 3D ikusi (Gipuzkoaren gaineko hegaldi birtuala), Maps ikusi (Googleko aplikazio bat)\96 klik egin behar duzu.

Jo PDF dokumentura   aplikazioari buruzko azalpenak eta pantaila-irudiak ikusteko.

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019