1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

Gorabeherak adierazteko tresnaren bidez erabiltzaileek b5m kartografian dauden gorabeheren, akatsen eta hutsen berri eman dezakete.

Horretarako, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegiturako kartografian gorabeherarik ikusi baduzu eta huts horren berri eman nahi baduzu (eraikin baten helbidea oker dagoela, eraikin bat ez dagoela, kale baten izena okerra dela, kale bat falta dela edo), jo ezazu b5m-ko bisore klasikora, jar zaitez hutsa ikusi duzun lekuan eta han sakatu TRESNAK > Gorabehera adierazi.

Gero, klikatu hutsa dagoen lekuan, eta jarraitu maparen goi aldean azalduko zaizun estekari. Ondoren, gorabeheraren xehetasunak emateko inprimaki bat irekiko zaizu leiho batean. Hor, ez ahaztu zure posta elektronikoa inprimakian idaztea, baldin eta gerora gorabeheraren konponketa nola dagoen jakin nahi baduzu edo arazoari buruzko argibide gehiago eman nahi badiguzu, b5m-koek hala eskatuz gero.

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019