Gipuzkoako mapen bistaratzailearen erabileraren laguntza
1. Sarrera
Mapen bistaratzailearen bidez Gipuzkoako mapak modu interaktiboan ikusteko aukera izango duzu. Bistaratzaile honek hainbat funtzio ditu: zoom egitea; zure kokapena ikustea; koordenatu batzuetara joatea; Txoribista moduko ikuspegia; Street View moduko ikuspegira sartzea; Gipuzkoako lurraldean zer dagoen ikuskatzea; azpiko mapak edo ortoargazkiak hautatzea; ortoargazkiak alderatzea; distantziak edo azalerak neurtzea; fitxategi kartografikoak, ortoargazkiak edo LIDAR datuak deskargatzea; datu geografikoak inportatzea edo esportatzea; mapak inprimatzea eta abar.
Mapen bistaratzailearen URL helbidea hau da:
Hemen duzu bideo gida bat mapa bistaratzailearen tresnak nola erabili jakiteko.
Gipuzkoako mapen bistaratzaileak bi barra nagusi ditu tresnak antolatzeko:
-
Nabigazio barra: goi-ezkerraldean kokatuta dago eta mapan nabigatzeko oinarrizko tresnak biltzen ditu (zoom, geolokalizazioa, hizkuntza aldaketa, etab.).

Nabigazio barra: nabigazio eta bistaratzeko tresnak -
Tresna barra: behe-ezkerraldean kokatuta dago eta funtzio aurreratuagoak eskaintzen ditu (inspektorea, oinarri mapak, orotargazkiak alderatu, neurketa tresnak, deskarga tresnak, inportazio/esportazioa, etab.).

Tresna barra: ataza aurreratuak egiteko tresnak
2. Nabigazio barra
Goi-ezkerraldean dago, eta mapan nabigatzeko eta bistaratzeko oinarrizko kontrolak ditu. Eskaintzen dituen aukerak hauek dira:
| Ikonoa | Funtzioa | Deskribapena |
|---|---|---|
![]() |
Gerturatu (Zoom in) | Maparen ikuspuntua gerturatzen du, zehaztasun handiagoa lortzeko. Klik bakoitzarekin zoom maila bat gehitzen da. |
![]() |
Urrundu (Zoom out) | Maparen ikuspuntua urruntzen du, eremu zabalagoa ikusteko. Klik bakoitzarekin zoom maila bat kentzen da. |
![]() |
Zoom maila | Maparen zoom maila adierazten du. |
![]() |
Geolokalizatu | Erabiltzailearen uneko kokapena detektatzen du eta mapa erdiratzen du puntu horretan. Gailuaren geolokalizazio baimena behar da. |
![]() |
Koordenatu batzuetara joan | Koordenatu geografiko zehatzak sartuz, mapan puntu jakin batera salto egiteko aukera ematen du. Hainbat koordenatu sistema onartzen ditu. |
![]() |
Zoom egin eremua leiho baten bidez | Mapan lauki bat marraztuz, eremu jakin batera zoom egiteko aukera ematen du. |
![]() |
Mapa mugitu | Mapa arrastatuz mugitzeko aukera ematen du, zoom maila aldatu gabe. |
![]() |
Txoribista modura sartu | Txoribista moduko irudiak (irudi zeiharrak) ikusteko, maparen erdiko puntuko gertuen dagoen irudi zeiharra azalduko da. Irudi zeiharren arteko nabigazioa ahalbidetzen du mapa arrastatuz. Zoom maila 16 edo handiagoa denean gaitzen da. Txoribistako argazkiak 2007ko eta 2009ko urtekoak baino ez dira. |
![]() |
2D modura itzuli | 2D modura itzultzeko botoia. |
![]() |
Street View modura sartu | Street View modua aktibatzen du. Mapan agertzen diren bide urdinetako batean klikatu behar da, eta Street View beste leiho batean irekiko da. Hemen duzu bideo bat tresna hori nola erabili jakiteko. |
![]() |
Hizkuntza aldatu | Interfazearen hizkuntza aldatu. Hiru hizkuntza daude eskuragarri: euskara (eu), gaztelania (es) eta ingelesa (en). |
![]() |
Nabigazio barra itxi edo tolestu | Nabigazio barra ezkutatzeko edo tolesteko botoia. |
![]() |
Nabigazio barra ireki edo zabaldu | Nabigazio barra irekitzeko edo zabaltzeko botoia. |
3. Tresna barra
Behe-ezkerraldean dago, eta funtzionalitate aurreratuak eskaintzen ditu: kontsultak mapan klikatuz, oinarri mapen edo ortoargazkien aldaketa, neurketa tresnak, fitxategi geografikoen deskarga, datu geografikoen inportazioa eta esportazioa, mapa inprimatzea eta mapa partekatzea, besteak beste.
| Ikonoa | Funtzioa | Deskribapena |
|---|---|---|
![]() |
Hautatu | Mapan marraztu edo kontsultatu den objektu bat hautatzeko tresna. Objektua aukeratu ondoren, haren informazioa kontsulta daiteke edo ezabatu egin daiteke. |
![]() |
Inspektorea | Mapan klik eginez gero, puntu horretan dagoen informazio geografikoa ikusiko da. Hona hemen azalpen bideo bat. |
![]() |
Oinarri mapak | Oinarri mapa edo ortoargazkia hautatzeko menua irekitzen du. Hainbat kartografia mota eta ortoargazki daude ikusgai. Hona hemen azalpen bideo bat. |
![]() |
Mapak eta orotoargazkiak alderatu | Bi mapa edo ortoargazki aldi berean ikusi eta alderatzeko tresna. Pantaila zatitzen du eta une berean bi geruza desberdin ikusteko aukera ematen du. Hona hemen azalpen bideo bat. |
![]() |
Distantziak neurtu | Mapan lerro bat marraztuta, lerroaren luzera neurtzen du eta profil topografikoa ikusten da. Lerroa gordetzeko aukera dago. |
![]() |
Azalerak neurtu | Mapan poligono bat marraztuta, poligonearen azalera neurtzen du. Poligonoa gordetzeko aukera dago. |
![]() |
Koordenatuak eta altitudea lortu | Mapan klik eginez gero, puntu horren koordenatu geografikoak eta altitudea erakusten ditu. |
![]() |
Gipuzkoako fitxategi geografikoen deskarga | Sareta baten bidez kartografia, ortoargazkiak, LIDAR datuak eta Mobile Mapping datuak deskargatzeko tresna. Intereseko eremua hautatu behar da saretako lauki bat klikatuta. Hona hemen azalpen bideo bat. |
![]() |
Gipuzkoako airetiko argazkien deskarga | Mapan klik eginez, puntu horretan eskuragarri dauden argazkiak erakusten ditu eta deskargatu daitezke. Hona hemen azalpen bideo bat. |
![]() |
Fitxategi geografikoak inportatu | Fitxategi geografikoak bistaratzailean kargatzeko aukera ematen du. GPX, GeoJSON, KML eta beste formatu batzuk onartzen ditu. Datuak mapan bistaratuko dira. Hona hemen azalpen bideo bat. |
![]() |
Inprimatu edo PDF gorde | Mapan ikusgai dagoen edukia inprimatzeko edo PDF dokumentu gisa gordetzeko aukera ematen du. Irteeraren tamaina eta kokapena alda daitezke. |
![]() |
Irudia gorde | Mapan ikusgai dagoen edukia PNG irudi gisa esportatzeko aukera. |
![]() |
Partekatu URL bidez | Maparen uneko ikuspegi zehatzaren URL esteka sortzen du. Esteka hori kopiatu eta partekatu daiteke. |
![]() |
Objektu bektorialak esportatu | Mapan marraztu edo kontsultatu diren objektu bektorialak esportatzeko aukera ematen du. GeoJSON, KML edo GPX formatuetan gorde daitezke. |
![]() |
Gorabehera kartografiko baten berri eman | Mapan gorabehera geografiko bat detektatzen baduzu, mapan klikatuta arazoaren berri emateko aukera izango duzu. Formulario bat irekiko da arazoa deskribatzeko eta jakinarazpena bidaltzeko. |
![]() |
Laguntza | Botoi honetan klik eginez gero, mapen bistaratzailearen dokumentazio osora sartuko zara. Tresna guztien argibideak eta erabilera gida eskaintzen ditu. |
![]() |
Tresna barra itxi edo tolestu | Tresna barra ezkutatzeko edo tolesteko botoia. |
![]() |
Tresna barra ireki edo zabaldu | Tresna barra irekitzeko edo zabaltzeko botoia. |
4. Beste botoi batzuk
Mapen bistaratzaileak bi botoi gehigarri ditu, barretatik kanpo kokatuak.
| Ikonoa | Funtzioa | Deskribapena |
|---|---|---|
![]() |
Pantaila osoa | Goi-eskuinaldean dago eta bistaratzailea pantaila osoko moduan jartzen du. Irteteko, Esc tekla sakatu edo botoi berean klik egin. |
![]() |
Mini-mapa | Mini-mapa txiki bat erakusten du maparen ertz batean, eskala txikiagoan, non kokatuta gauden ikusteko. |
-
Oharra: tresna guztiak ez daude aldi berean erabilgarri. Tresna bat hautatzen denean, beste tresna batzuk desaktibatu egiten dira. Tresna bat erabiltzen amaitzeko, beste bat hautatu.
-
Azken oharra: dokumentazio hau egin dugu erabiltzaileei tresna guztien erabilera errazteko.
































