1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia


Atal honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak instalatu eta behatu dituen hainbat seinale geodesikori buruzko aipamenak aurkituko dituzu. Aipamen horiek latitude, longitude, elipsoidearen gaineko garaiera, itsas mailaren gaineko garaiera eta grabitate datu behagarriei buruzkoak dira. Udaletako topografia-baseak ED50etik ETRS89ra aldatzeko Helmert doiketaren parametroak ere aurkituko dituzu.

Ongi etorria izango da edozein erakundek edo partikularrek egindako ekarpena, seinale horien datu behagarriak hobetu eta etorkizunean mota guztietako seinale geodesikoak barnean hartzen dituen erregistro komun bat eratu ahal izateko, seinale horien behatzailea eta doitasun erlatiboa alde batera utziz, guzti-guztiak baliagarriak izan daitezkeelako.

Hautatu udalerri bat eta behera kargatu berri laburrak PDF formatuan.

Behaketen doitasuna alda daiteke eta, beraz, gomendagarria da berri laburrak arretaz irakurtzea.

Beste erakunde batzuen seinale geodesikoak Gipuzkoan:

Eusko Jaurlaritza (kontuz: ez da gomendatzen, altimetria-esparru aldaketa (RedNAP08) eta 1994ko ED50 planimetria-esparru aldaketa direla eta):

http://www.geo.euskadi.eus/s69-geodir/eu/contenidos/informacion/recursolocalizacion2009/eu_32/localizacion.html#elem15

Instituto Geográfico Nacional (Institutu Geografiko Nazionala):

http://www.ign.es/web/ign/portal/gds-vertices

http://www.ign.es/web/ign/portal/gmt-area-gravimetria

http://www.ign.es/web/ign/portal/gds-redes-nivelacion

Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2021