1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

TOPONIMIA ETA KALE IZENDEGIA CSV FORMATUAN

(Bidalketa data: 2019/03/13)

Eskuragarri jarri ditugu, CSV formatuan, b5m-ko bilatzailean agertzen diren izen geografikoak (toponimia) eta kale izendegiaren datuak (posta helbideak barne). Datuok kokapen geografikoa daramate.

2017KO ORTOFOTOA

(Bidalketa data: 2018/08/10)

Ikusgai eta eskuragarri dago jada b5m webgunean 2017ko ortofotoa, zeina Eusko Jaurlaritzak zuzendutako hegaldi fotogrametriko batetik egin baita. Ortofotoaren pixelek 25 cm-ko bereizmena dute.

G-IRUDIAREN BERTSIO BERRIA (3.6 BERTSIOA)

(Bidalketa data: 2018/05/18)

Eskuragarri dago G-Irudiaren bertsio berri bat. Bertsio horretan hobetu dugu kontsulta tresnaren erabilera.

Zure ordenagailuan G-Irudiaren beste bertsio bat baldin baduzu, desinstalatu egin behar duzu bertsio berria instalatu baino lehen.

INSPIRE ZERBITZUAK

(Bidalketa data: 2017/11/16)

Gipuzkoako INSPIRE zerbitzuak jada eskuragarri daude b5m webgunean. Gipuzkoako Foru Aldundiak datu multzo batzuk sortu ditu, Europar Batasuneko INSPIRE zuzentarauan oinarrituta, eta hauexek dira: unitate administratiboak, katastroko lurzatiak, posta helbideak, eraikinak eta izen geografikoa.

G-IRUDIAREN BERTSIO BERRIA (3.5 BERTSIOA)

(Bidalketa data: 2017/05/10)

Eskuragarri dago G-Irudiaren bertsio berri bat. Bertsio horretan hobetu ditugu kontsulta tresnaren etekina eta mapa berrien kudeaketa. Halaber, bateragarria da Autodesk produktuen azkenengo bertsioekin.

Zure ordenagailuan G-Irudiaren beste bertsio bat baldin baduzu, desinstalatu egin behar duzu bertsio berria instalatu baino lehen.

2016KO ORTOFOTOA

(Bidalketa data: 2017/03/02)

Badugu jada 2016ko ortofotoa ikusgai, eta eskuragarri dago b5m webgunean. Ortofotoaren pixelek 25 cm-ko bereizmena dute, eta 2016ko ekainaren 8tik uztailaren 16ra arte airetik ateratako argazkiekin eginda dago.

MOBILE MAPPING 2012

(Bidalketa data: 2017/01/24)

Gipuzkoako errepideetako 2012ko mobile mapping jasotzea lortu dugu, eta dagoeneko eskuragarri dago b5m webgunean puntu-hodei gisa LAS formatuan.

G-IRUDIAREN BERTSIO BERRIA (3.4 BERTSIOA)

(Bidalketa data: 2016/12/20)

Eskuragarri dago G-Irudiaren bertsio berri bat, b5m webgunean. Bertsio horretan berritu egin dugu LIDAR hegaldien bidez neurtutako kotak kontsultatzeko tresna, eta orain EVRF2000 kota topografikoa (Amsterdam) ere ikusteko aukera dago.

Zure ordenagailuan G-Irudiaren beste bertsio bat baldin baduzu, desinstalatu egin behar duzu bertsio berria instalatu baino lehen.

GIPUZKOAN GEODESIA ETA TOPOGRAFIA LANAK EGITEKO GOMENDIOEN EGUNERATZEA

(Bidalketa data: 2016/12/14)

"Gipuzkoako Lurralde Historikoko geodesia eta topografia lanetarako gomendioak" dokumentua eguneratu berri dugu: http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/docu/geodesia/GomendioakRecomendacionesGeodesiaGipuzkoa.pdf.
Horren harira, zuen iritzien zain gaude hobetzen jarraitzeko bai testu hori eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentzen duen Gipuzkoako Geodesia Azpiegitura ere.

DATU GEOGRAFIKO MULTZOAK

(Bidalketa data: 2016/07/11)

Eskuragarri jarri ditugu datu geografiko multzo batzuk, zure proiektuetan eta aplikazioetan erabil ditzazun: http://b5m.gipuzkoa.eus/web5000/eu/mapak/datu-multzoak

Ir a la primera página  Ir a la página anterior    Ir a la página siguiente  Ir a la última página     Emaitzak: 45 , Orriak guztira: 5
Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
        | Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2019